Megan Denise FOX

Megan Denise Fox (1986ko maiatzaren 16a, Rockwood, Tennessee, AEB -) aktore eta modelo estatubatuarra. Hope & Faith telebistako saioan izandako paperagatik ezaguna, azken aldi honetan are famatuago bihurtu da 2007ko Michael Bayren Transformers filman Mikaela Banes antzezteagatik.

Fox Rockwooden jaio zen, eta irlandar, frantses eta amerikar jatorria du. Bi ahizpetatik gazteena da. 5 urterekin hasi zen drama eta dantza ikasten, geroago, hamar urterekin, egoitzaz aldatu eta Floridara joan zen bizitzera, han ikasketekin jarraitu ostean eskola amaitu zuen. 13 urterekin hasi zen modelatzen eta 1999ko American Modeling and Talent Convention, Hilton Head Islanden, sari ugari irabazi zuen bere karrera norantz bideratzen hasten ari zen argi utziz.

Transformers filmean eginkizun femenino nagusiaren jabe egin zen, non, Shia LaBouf (Sam Witwicky) eta bere artean erakarpen fisiko gogor bat emango den. 2007an Foxek Jeff Bridges eta Kirsten Dunstekin batera (Hauek protagonista izanda) –How to Lose Friends and Alienate People– filman parte hartuko zuela aditzera eman zuen.

2008ko apirilean, FHMk gizonezkoentzako aldizkariak egindako inkesta batean Megan Fox munduko emakumerik atseginena aukeratua izan zen 9,7 miloi bat internauten bozekin.

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s