Charles Darwin

Charles Robert Darwin (Shrewsbury, West Midlands, 1809ko otsailaren 12Kent, South East England, 1882ko apirilaren 19) naturalista eta biologo ingelesa izan zen.

1831n Hego Amerikako itsasaldea eta bereziki Galapagos uharteak ikertzera abiatu zen. HMS Beagle ontzian egin zuen bost urtetako bidaia, 1831ko Abenduaren 27an gabon egunean abiatu eta Lurrari bira eman ondoren 1836ko urriaren 2an iritsi zen berriz Ingalaterrara. Brasilen oihan tropikalak aztertu zituen, Argentinako Bahia Blancan armadillo erraldoiak deitu zien bertan aurkituriko dinosauroen fosilei, Chileko Andeetan animalia itsastarren maskorrak aurkitu zituen eta Galapagoetan txontak eta dordokak aztertu zituen. bertan hasi zen gerora plazaratuko zuen hautespen naturalaren teoria garatzen. Ingalaterrarako itzuleran Australiako ugaztun martsupialek ere bere jakinmina piztu zuten.

Hurrengo urteak ikerkuntza urteak izan ziren. Garaiko zientzialari onenek Darwinek ekarritako espezie eta fosilak aztertu zituzten dinosauroen hezurdurek berebiziko harridura sortu zutelarik. Bere teoriak garatuz zihoan bitartean hainbat liburu argitaratu zituen Darwinek, tartean, Beagle-ren bidaiaren egunerokoa eta geologiaren inguruko hainbat liburu. Zortzi urtez zirripedoak aztertzen ere aritu zen Darwin eta 1857an Natural Selection liburua plazaratu zuen.

1859an bere ikerkuntzen laburbilduma osatzen zuen “Espezieen jatorriaz Hautespen naturalaren bidez” (On the Origin of Species by Means of Natural Selection) eman zuen argitara erabateko teoria iraultzailea plazaratuz. Bertan Darwinek, egindako aurkikuntzetan oinarri hartuta, ondorioztatu zuen izaki guztiok arbaso komuna geneukala eta gizakiok, zehazki, tximu eboluzionatuak ginela.

1882ko apirilaren 19an hil zen Downe-n (Kent, Ingalaterra). Bertako St.Mary elizan ehorztekoa bazen ere Royal Societyko bere lagunen eraginez Westminsterko Abadian egin zioten hileta elizkizuna eta bertan lurperatu zuten Isaac Newton eta John Herschelen ondoan.

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s