Kultur Leioa bisitatzeko proiektua

Kaixo ene ikasle maitagarri horiek,

Mezu hau txango bat antolatzen laguntza eskatzeko. Ondo irtengo balitz beste txango bat ere antola liteke etorkizun hurbilean. (Zuen proposamenak hementxe behean idatz ditzakezue, “iruzkin bat utzi” horretan klik eginez gero).

Niri bururatu zaidan txangoa Kultur Leioara joatea litzateke. Zuetako batzuk bertoko langileekin hitz egin beharko zenukete hitzordu eta baldintzak adosteko…

  1. Gazte info gunean zer eskaintzen duten jakin ahal izango genuke.
  2. Bigarren solairuan, hirugarren solairuan, liburutegian zelako liburu, komiki, DVD eskaintza duten ikusi ahal izango genuke.
  3. Liburutegiko txartela lor genezake.
  4. Ordenagailuak erabiltzeko baldintzak
  5. Goiko solairuan KZgunea bisitatzerik izango genuke. Guretzako eskaintza ezagutzeko aukera.
  6. Antolatzen diren lantegien berri jasoko genuke
  7. Euskara zerbitzukoekin ere hitz egin genezake. Zertarako daude?

Zuek antolatuko bazenute, nik antolatuko banu baino gehiago ikasiko zenuketelakoan nago. (Prest nauzue laguntzeko eta antolatzaileek egindako lan guztia oso modu positboan ebaluatzeko).

Txangoaren aurrekontua, zer esanik ez, oso merkea litzateke, 0 €, gure ikastetxetik oinez joaterik badagoelako.

Zuzendaritza taladekoen baimena lortzeko bidea ezagutzen dut…

Towards Madariaga Tower. Busturia. Biscay.

Orain DBH-4n dauden ikasle batzuk aurreko ikasturtean Madariaga Dorrea bisitatzeko txangoa antolatu zuten.

In front Madariaga Tower. Busturia. Biscay.

Some girls inside Madariaga Tower Busturia Biscay.

Nazioarteko uraren eguna ospatzeko aukera izan genuen Madariaga dorreko laborategian.

Barandiaran BHIko ikasle batzuk Madariaga dorreko ganbaratik Urdaibai ikusten 2012ko udaberrian.

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Agenda, didaktika, Euskara ikastetxeetan, Leioa, Pedagogia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun Kultur Leioa bisitatzeko proiektua -ri

  1. gorkaazk-k dio:

    Esaterako, Anderrek, 1bd taldeko Anderrek Aquarium bat bisitatzea proposatu nahi zuen.

    Atsegin dut

  2. gorkaazk-k dio:

    Ander 1b eta Iraitz 1b izan dira aurkeztu diren lehen boluntarioak txangoa antolatzeko.

    Atsegin dut

  3. aritz urreaga-k dio:

    kaixo

    Atsegin dut

  4. raul-k dio:

    Aitor, Javi eta ni bidali dugu dokumentu bat esanez noiz joan al garen

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s