Emakumeak eta gizonak maila berean

Irenek, 1b taldeko Irenek, idazlan hau aurkeztuko du (Ikus hemen, egin klik hemen).

Emakumeak eta gizonak maila berean

Emakumeak orain arte ez dira gizonen maila berean egon. Baina nire galdera da noiz erabaki zen gizonak emakumeak baino hobeak zirela?
Esaten da matxismoa sortu zela gizartea sendotzen hasi zenean nekazaritzaren bidez. Eta beste batzuk diote matxismoa mito greziarretatik datorrela.

AINTZINEAN
Aintzinean emakumeak zapaltzea normalena zen. Bakarrik bizitzen ziren beraien senargaiei zoriontsu egiteko eta etxeko gauzez arduratzeko. Ez zuten eskubiderik ezta iritzirik. Nire ustez emakumeak esklaboak bezala zeuden. Oraindik badaude lekuak Txinan eta Indian neska jaiotzeagatik hiltzen dituztela. Aintzinean oso gizon inportanteak egon dira baina emakume inportanteak ere bai. Adibidez Cleopatra, Hipatia… eta beste asko. Emakume batek ezin zuen ia ezertan lan egin. Antzinako Grezian neskak txikiak zirenetik hezitzen zituzten emakumeak semeak izateko eta gizonak zoriontsu egiteko. Hamar urte baino gutxiago zituztenean ezkontzen zituzten. Zorionez ideia matxista horiek denborarekin ezabatzen joan ziren.

ERLIJIOETAN
Erlijioak ere izan dira matxistak. Budistak, adibidez, ikusi ahal duzue inoiz emakume bat budista? Egon badaude, baina ez dira buruzagi izaten. Salbatzen den erlijio bakarra katolikoak dira, asko maite dutelako Ama Birgina. Ez dut esaten beste erlijioetan Ama Birginia ez dutela maite baina Katolikoentzat Ama Birginia zeruetako jainkoa zen. Nire ustez erlijio asko bezala kristautasunean, adibidez, bakarrik zen Jesusen ama.

GAUR EGUN
Gaur egun, emakumeak ez daude hain zapalduta. Ez dute bakarrik etxean lan egiten, orain medikuak, irakasleak, abokatuak… eta beste gauza asko izan ahal dira. Tamalez, oraindik matxismo asko geratzen da munduan. Adibidez, lan egiten: badaude enpresak emakumeei gutxiago ordaintzen dietela bakarrik emakumeak izateagatik, nahiz eta lan gehiago egin. Edo beste adibide bat futbola da: ez dakit dakizuen baina gizonak futbolean jolasten direnean diru pilo bat irabazten dute. Eta emakumeak bere kabuz autobusa ere ordaindu behar dute eta ez dute hainbeste diru irabazten, ezta pentsatuta ere.

Baina ez pentsa matxismoa bakarrik dagoela lanean eta kiroletan. Matxismoa ere da tratu txarrak.Telebistan, ia-ia egunero, agertzen dira emakumeak gizonezkoek hilda. Hau ez zait normala iruditzen. Matxismoa ez da ona, hori argi izan behar dugu guztiok.

Emakumeen kontrako bortxakeria, soldaduentzako hitzaldi bateko gaia. Argazkia by U.S. Navy photo by Mass Communication Specialist Regina L. Brown (Public domain)

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Ikasleek idatzitakoak, Iritzia atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s