Istorio bat idazten – Gaia: A. bullyinga edo B. ciberbullyinga

Betikoa, bakarka zein taldeka…

Eskola jazarpena, bullyinga zer den guztiok dakigu, ez gara azaltzen hasiko, eta ciberbullyinga ere zer den badakigu. Baina gaia ikuspegi literariotik ere jorratu ahal dugu. Ea nork egiten duen narrazio labur on bat. Baloratuko da 2. ebaluazioan.

http://www.ivoox.com/bullying-eskola-jazarpena_md_1632245_1.mp3″ Deskargatu audioa

A. Aurreko batean lagunekin geratu nintzen Erdialdeko plazan. –Plazaren erdian?– galdetu nien. –Bai, erdi-erdian– erantzun zidaten. –Lauretan ez da goizegi izango? Ez gara normalean hain goiz inoiz elkartzen.– Esan nien. –Bai. Horrela hobeto. Horrela arratsalde osoa izango dugu elkarrekin egoteko– esan zidaten. Irribarre maltzurrak.

Lauetan plaza erdian hotz handia zegoen. Bost minutu berandu ailegatu nintzen. Han ez zegoen inor. Hamar minutu beranduago telefonoz deitzen hasi nintzaien. Inork ez zidan telefonoa hartzen. Etxera joan nintzen. Egun hartan erabaki nuen: hobe zela, lagunak internetekoak.

Eskola jazarpena ez da beti fisikoa izaten. Argazkia via Wikimedia Commons Bullying

B. Internen gehien gustatzen zaidana gizarte-sarean ibiltzea da. Irrikitan egoten naiz noiz etxeratuko… Etxeratu orduko ahal bezain azkar joaten naiz ordenagailua piztera, gurasoei gustazen ez bazaie ere, eta egiten dudan lehenengo gauza nire gizarte-sareko zerbitzurik gustukoena piztea izaten da, ahalik eta azkarren ikusteko ea horman lagunek zer idatzi didaten.

Tamalez, aspaldi honetan nire kontrako irainak topatzen ditut gero eta gehiago horman eta irainekin batera mehatxu batzuk…

Argazkia by Senorelroboto (CC-BY-SA-3.0) via Wikimedia Commons

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Ikasleek idatzitakoak, Iritzia, Literatura eskolan atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s