Tonto-gorrari gerra (Iritzi artikulua egiteko materialak. Debate baterako gaiak?)

Nire lagun batek egunero baseball-kapela jantzita dabiltzan gazteei tonto-gorra deitzen die eta kirolari profesionalek urtero aldatzen dituzten elastikoak urtero erosi eta kalean erabiltzen dituztenei tonto-depor. (Tonto izan behar, bere ustez, publizitatea eramateagatik hainbeste euro ordaintzeko).

Publizitatea daukaten elastikoak. Argazkia by Adam Jones, Ph.D. CC-BY-SA-3.0 via Wikimedia Commons

Zilegi da, gure kulturan, burua estalita eroatea sabaia pean? Zergatik?

Erakunde batek horrelakorik debeka dezake?

Debekatuko zenuke neskei buru-zapia eskolan erabiltzea Frantzian egin zuten legez? Eta burka erabiltzea? Zein da debeku horren alde ona eta zein da alde txarra?

***

Frantzian igerileku publikoetan gizonezkoek ezin dituzte izterrak estaltzen dituzten bainujantziak erabili. Debekaturik dago. Hainbat kulturatako gizonek, arau horrengatik, ezin dira horrelako igerilekuetara joan. (Lotsagarri egiten zaie horrelako slip-ez, “kulero nautikoez”, jantzita ibiltzea leku publiko batean.

Ferrari auto-markaren baseball erako kapela bat. Via Wikimedia Commons, by Klimcio. Gizon hau tonto-gorra horietako bat izango da ala Ferrari enpresan lanean dagoen morroiren bat?

Frantzian gizonezkoek, nahi eta nahi ez, honelako bainujantziak erabili behar dituzte igerileku publikoetan. Debekaturik daude izterrak estaltzen duten bainujantziak. Argazkia via Wikimedia Commons by Hy Crutchett

Bainu-jantzi hauek debekaturik daude Frantziako igerileku publikoetan. Goiko argazkikokoak bezalakoak erabili behar dira. Zergatik? Argazkia via Wikimedia Commons by U.S. Navy photo (Copyleft)

Norberak jakingo du nola jantzi. Via Wikimedia Commons Shizuki from Anti Feminism (left) and professional wrestler Jun Kasai (right) on June 3, 2009 at an Anti Feminism’s Rock-May-Kan Live in Meguro, Tokyo. By PS-fan Magyar

Debekatu behar dira janzkera batzuk leku publikoetan? (Egin klik hemen bideo bat ikusteko). Debekatuko zenituzke buruzapiak Europako ikastetxeetan. (Arabia Saudin, Yemenen beste janzkera batzuk debekatzen diren legez)

Zer da kultura? Zer da kontra-kultura? Non kokatuko zenituzke honako hauek? (Barka oso aspaldiko bi adibide jartzea).


Bestalde, ohikoa izan da kontra-kulturan hasi eta ortodoxo bilakatzea. The Beatles taldea, Mozart, Beethoven, etab. kontra-kultura egiten zutela pentsatu zuten bere garaikide askok. Haiek beraiek ere bai, ziur aski.

Urte batzuk geroago Londreseko joko olinpikoetan hortxe ikusiko genuke Paul MaCartney txintxo-txintxo. Eta Mozart eta Beethoven musika-eskoletako kanona bihurtu dira.

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Elkarrizketa, Iritzia, Mintzamena atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s