Zein da gure eredua?

Bai neskekin bai mutilekin, nahiko despistaturik nabil. Gure institutuko nesken artean inkesta bat egin beharko genuke ea zein den haientzat eredua, mutilik erakargarriena. ( Justin Bieber gainbehera doala susmatzen hasia naiz).

Mutilekin, oraindik ere despistatuago, nabil. Nago horrelako argazkiak begiratzen harrapatzen ditudanean batzuk gehiago desiratzen dutela autoa neska baino. (Autoa? Ze auto? galdetuko genuke gure garaietan).

Baina mutilek, ez dirudi, Justin Bieber modukoak izan nahi dutenik. Askok bere Ferraria nahiko lukete eta neskekin daukan arrakasta, baina tira, aukeran, ziur aski, futbol izar baten izena emango lukete. (Batzuk izar horien elastikoak, ondo ordainduta, erosi eta guzti egiten dituzte). Futbolariek ere Ferraria eta neskekiko arrakasta hortxe, eta eredu maskulino erakargarriagoa omen.

Neskek ere aukeran, ez lukete bikini hori zein beste koloreko bikinia duen “neska lorontzi” eredu hori hautatuko. Nago neskei agian gehiago kostatuko litzaiekela emakumezko eredugarri baten antzekoa izan nahiko luketela adieraztea. Gehien saltzen diren emakumezkoentzako kontsumo aldizkarietako azaletan agertzen diren emakume gazte, lirain baino argal horiek dira gaurko nesken eredua? (Ferrariak edo horrelako luxuzko autorik ez da aldizkari horietan agertuko baina diren eta ez diren arropa, apaingarri, gehigarri, kosmetiko, disdiragailu, txundigailu eta moñoñokeria guztien katalogoa topa daitezke, gizonezkoen egunkarietan kirol estatistikek daukaten arrakastarekin).

Zein da gaurko musikaren, gehien publizitatzen den musikaren, nesken eta mutilen eredua? Horrelakoa da?

Neska eta mutilen artean hain arrunta den istorio hori, nola segituko luke errealitatean? Zelan jokatuko lukete mutil-lagun-ohia, neskaren lagunak, inguruko beste neska-mutilak? Protagonistak, neska “lapurtu” duen heinean, zigorra merezi du?

Ze eredu maskulino/femenino dugu gustukoen?

Hemen adibide hobeak, eredu argiagoak eta artikulu honen sorburua.

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Antropologia, Argazkiak, Berdintasuna, Elkarrizketa, Ertia, Irudiak, Kultura, Lan-proposamenak, Literatura eskolan, Sorkuntza, Soziologia atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Zein da gure eredua? -ri erantzun bat

  1. Amelia-k dio:

    Gure etxeko gaztetxoak lagun berri bat egin du pasa den hilean barnetegi batean eta posta elektronikoz komunikatzen dira. Lagun berriak bi abesti bidali dizkio bere mezuetan: Limbo, eta Señorita. Ez dago ihesbiderik!

    Etxean, produktu hauek barregarri uzteko, “txandaltxo bideoak” deitzen diegu. Bertan gizonak txandal moduko batekin joaten dira jantzita, eroso eta gorputza dezente estalita (gizonak ez dira ederrak modu konbentzionaleetan: burusoilak izan daitezke, potolo egon…). Neskak, berriz, arropa oso gutxirekin joaten dira, bikiniz gehienetan (eta ederra dira konbentzioen arabera: argalak, ile luzeak…). Gizon gutxi eta neska asko, gizonek aukeratu ahal izateko. Puajjj!

    Gure gaztetxoak ere horrela deitzen die: “Ama, beste txandaltxo bideo bat bidali didate!” Beno, bera ere konturatu da generoaren ezaugarriak zeintzuk diren, ez da gutxi.

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s