Neska-mutilak aldagela partekatzen

Idatz ezazu iritzi-artikulua. Erabil itzazu zenbait argudio tesi bat defendatzeko. Neska-mutilek txikitatik aldagelak partekatu beharko lituzkete? (Aldeko edota kontrako argudioak eman, mesedez, ez nik nahi dut/ ez dut nahi; gustatzen zait/ ez zait gustatzen bezalako xinplekeriarik).

Idazlan bat egiteko gaia:

Garai bateko eskoletan neskak alde batetik eta mutilak  beste aldetik ikasten zuten. Gaur egun, ordea, ikastetxe gehienetan, neskak eta mutilak elkarrekin ikasten dute.

    Azken urteotan, ikastetxe batzuetan, urrats bat harago joan dira. Neskak eta mutilak, txiki-txikitatik, kirola egiterakoan, aldagelak partekatzen hasi dira.

    Idatz ezazu, gutxienez 100 hitz erabiliz, gaiari buruzko zure iritzia.

  • Zer gertatuko litzateke ikastetxeetan neska-mutilek, txiki-txikitatik,  aldagelak partekatuko balituzte?

Kontrako eta aldeko argudiko batzuk

KONTRA

ALDE

  • Batzuk lotsatuko lirateke (egokia)

  • Batzuk lotsatuko gara (oso desegokia, gu ez garelako protagonistak eta ez delako benetako egoera)

  • Lekuz okerrago ibiliko ginateke.

  • Etorkizuneko pertsona horiek ez lirateke hain lotsatiak izango. (egokia)

  • Etorkizuneko pertsona horiek ez dira hain lotsatiak izango.  (desegokia,  ez delako benetako egoera)

  • Lekua hobeto aprobetxatuko genuke

Zugarramurdiko neskentzako eskola publikoa. Garai haietan Zugarramurdi bezalako herri euskaldunetan eskolan gaztelaniaz ikasten zen eta neskek eta mutilek ez zuten gauza bera ikasten. Neska-mutilek eskola banatan ibiltzen ziren.

Nahi izanez gero, idatzi gaiari buruzko zeure iritzia blog honetan bertan, utzi iruzkina mezu honen.

Ondartzetako ohiturak. Duela ehun urte hauxe zen gure inguruetako hondartzetako giroa. Jendeak ez zuen gorputzeko azala erakusten eta hondartzetan aldagela pribatuak, alokatuak-eta egoten ziren. Urteak joan, urteak etorri eta gero eta gorputzeko azalera gehiago erakusten dela ematen du… Zergatik? Hoberantz edo okerrerantz egin dugu? Zergatik?

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Idazlana egiteko gaia, Ikasleek idatzitakoak, Iritzia, Lan-proposamenak, Pedagogia, Sorkuntza, Soziologia atalean eta , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s