Zerri taldea

Burruila plaza garbi-garbi topatu genuen. Zikinago utzi genuen. Atzean, eskuinetara, maiatzeko elurrarekin, Gorbea mendia.

Burruila plaza – Hamaiketakoa egin genuen Alde Zaharreko plaza

Aurreko maiatzaren 14an egindako txangoan burutik igaro zitzaidan Horazio poeta erromatarren esaldia: Epicuri de grege porcum. Gure ingurunea nola utzi genuen ikusita ikasgelan gaiari buruz zerbait egin behar zela pentsatu genuen berton egon ginen hiru irakasleok.

Izan ere, garbi zegoen ingurunea, Leioako 71 ikaslek, (horietako batzuk), zikin-zikin eginda utzi zuten: plastikoak, aluminiozko paperak, freskagarri-latak… Zikinkeria utzi genuen garbi-garbi zegoen inguruan.

Gaizki heziak ote gara? Ez digute etxean edo eskolan kontu hauei buruz ezer erakutsi? Kalegarbitzaileei lana eman nahi diegu? Munduko beste lurralde guztietan gauza bera gertatuko litzateke, ikasle talde batek plaza publiko bat horrela zikinduko lukete?

Zer egin liteke horrelakorik berriro gerta ez dadin?

Idatz ezazu zeure iritzia. 150 hitz gutxienez.

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau didaktika, Elkarrizketa, Euskal Herria, Euskara ikastetxeetan, Idazlana egiteko gaia, Iritzia, Lan-proposamenak, Pedagogia, Soziologia atalean eta , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s