Datorren ikasturteko ordenagailuak

Datorren ikasturtean ordenagailu berririk erosiko ez balitz, nola konponduko genuke kontua?

A. Ordenagailu bana DBH1 eta DBH2 ikasleentzat eta DBH3 eta DBH4 ordenagailurik gabe.

B. Dauden ordenagailuekin “informatika gelak” antolatu. Irakasleek informatika gela horietan “erreserba” egin.

C. Ordenagailuak gehien erabiltzen dituzten irakasleei “informatika gela” modukoak utzi eta ikasleak irakasle horiekin dauzkaten saioetan haiengana joan (musika, Gorputz Hezk. edo tekno. geletara joaten garen antzera)

D…

Ikasle bakoitzeko ordenagailu bana izateko zegoen asmoa, asmo ona bazen ere, badirudi asmo hutsean geratuko dela. Epe laburrean, datorren ikasturtean, ez da ordenagailu berririk erosiko.

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau didaktika, Elkarrizketa, Euskara ikastetxeetan, Idazlana egiteko gaia, Ikasleek idatzitakoak, Internet, Iritzia, Pedagogia, Soziologia atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun Datorren ikasturteko ordenagailuak -ri

  1. samantha-k dio:

    Nire ustez hobe da kurtso guztiak ordenagiluak izatea

    Atsegin dut

  2. gorkaazk-k dio:

    Ikasturte guztietan ikasle guztiek ordenagailu bana izatea onena litzateke, bai. Baina ezinezkoa bada eta dauzkagun ordenagailuekin moldatu beharko bagenu… Nola konponduko ginateke? Zein izango litzateke, zure ustez, konponbiderik onena?

    Atsegin dut

  3. Oihane Royo-k dio:

    Ezin bada denontzat egotea, nire ustez lehenengo eta bigarren mailetan egon behar ziren, baina hirugarren edo laugarren mailako klaseren bat erabili behar ba dute lehenengo edo bigarren mailako klase batekoak artu beharko zuten. Hau da, ordenagailuak partekatu ahal ditugu.

    Atsegin dut

    • gabriela Gonzalez-k dio:

      Oihane-rekin guztiz adoz nago. Lehenengo eta bigarren mailakoekin ordenagailuak partekatu egin ahal ditugu. Adibidez, hirugarren mailako edozein klasek ordenagiluak behar izan ezgero lehenengo edo bigarren mailako edozein klasera joateko aukera izan beharko luke, eta bertan dauden ordenagailuak erabiltzeko askatazuna izan. Izan ere, hirugarren mailako klase horrek, ordenagailuak erabili nahi dituen aldi guztietan informatika gelara joan behar ba da, azkenean saioaren erdia eskailerak igotzen eta jeizten emango du.

      Atsegin dut

Utzi iruzkina