Mosen Beñat Etxepare

Batx.-1eko Euskal Literaturako liburua ahozko literatura osoa saihestu eta Erdi Aroko eta Antzinateko euskal hizkuntzaren aztarnak aipatu gabe Mosen Beñat Etxepareren liburua komentatzen hasten da.

Liburu osoa kopiatuko bagenu, >>hemen<< Josu Lavinek egin zuen legez, dozena pare bat orrialde nahiko. Baina ikasgelan eskutik eskura Patxi Altunaren edizio kritikoa erabili genuen. Etxepareren testua, edizio printzea, kopiatzen zuen Patxi Altunak ezkerretara eta editore lanetan eskuinetara gaurko grafiarengatik hurbilago zegoen beste bertsio bat egiten zuen. Azkenik gaurko irakurlearentzat argigarri izan daitezkeen hainbat ohar gehitzen zituen azpian. Edizio kritiko bat beraz, eta ez facsimile bat…

Zer zen baina edizio kritiko bat? Idatziko zenuke “Edizio kritiko” artikuluaren lehen zirriborroa eu.wikipedirako?

Ausartzen bazara, ausartzen bazarete, zoaz(te) gure koaderno digitalera eta lasaitasun osoz eta ahal bada lagunen laguntzarekin idatz ezazu(e) zirriborro bat:

* Egin ezazu(e) azalpen testu bat non “Edizio kritiko” bat zer den definitzen den.

Lazarragaren eskuizkribuko orrialde hau ikusita, zer iruditzen zaizu, facsimile ala edizio kritiko bat?

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Batxiler Euskal Literatura, Idazlana egiteko gaia, Lan-proposamenak, Literatura eskolan atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s