Ikasten ikasteko gaitasuna

Khan Academy-ko sortzaileari entzun edo irakurri nion behin, orain hain handi bihurtu den enpresa bere lehengusu gazteagoei irakasten laguntzen zebilen garaian hasi zela. Salman Khan horrek lehengusuek baino maila aurreratuagoa zuen matematika eta zientzietan eta aurrez aurre edo telefonoaren bidez gauzak azaltzen ibiltzen zen. Lehengusuek oso irakasle txarra zela, astuna baino astunagoa zela esaten zioten.

Halako batean eskolak aurrez aurre egin beharrean bideoan grabatu eta bideoa bidali zien. Lehengusuak inoiz baino balorazio positiboagoa egin zioten. Oso aspergarri jartzen zenean bideoari aurrera-aurrera eta azkarregi azaltzen zuenean eta ulertzen ez ziotenean, bideoa gelditu, atzera egin eta ikus-entzun berriro ere.

Etorkizunean gero eta gehiago erabiliko dira baliabide horiek. Zalantza bat daukagunean, koinatu listoari galdetu beharrean, interneten begiratuko dugu.

Hizkuntzak, nola konpondu elektrogailu bat, nola prestatu errezeta, nola jo musika tresna bat… Interneten nola egin, how to, cómo se… eta egiten, praktikatzen, ikasi beharko.

Ikasteko benetako gogoa, autodiziplina, denbora, gailu elektroniko gero eta merkeago eta gero eta azkarragoak eta interneteko konexio gero eta hobeak beharko dira.

  1. Ikasteko gogoa
  2. Denbora
  3. Gutxieneko osasun fisiko/psikikoa
  4. Autodiziplina
  5. Gailu elektronikoa (telefono, tablet…)
  6. Interneteko konexioa

Emaitzak, noiz edo noiz, harrigarri izan litezke. Bideo honetan iradokitzen zaigun legez…

Sinesgarri egiten zaizu ikasle horrek Youtubetik ikasi duela, aurrez aurreko irakaslerik gabe?

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s