Mezularitza zerbitzurik onena zein ote?

Interneten pixka bat arakatuz gero ez zaizue zaila gertatuko mezularitza zerbitzuen arteko erkaketak topatzea. Zein da mezularitza zerbitzurik onena? Zergatik?

Jakin nahiko genuke: prezioa, seguritatea (zifraketa), pribatutasuna, zenbat harpidedun, zenbatek erabiltzen duten, zenbateko zama, zenbat Mb behar dituen, erabiltzerakoan zelako lastertasuna, non gordetzen diren gure datuak, babes-kopien sistema ote duen eta nolakoa ote den, ze softwarearekin dagoen eraikia, publizitaterik ote daukan edo etorkizunean izango ote duen, kontratu-klausula onartezinik ote daukan, ordenagailutik (mahaigainetik) ere erabil ote litekeen, GPS aktibatzen duen, non gauden identifikatzen ote duen, ba ote dagoen euskaraz instalatzerik, ze fitxategi mota erantsi daitezkeen mezuekin, diseinua, erabilgarritasuna, ahots mezurik onartzen duen, taldeak egin ote daitezkeen eta zein tamainatakoak…

  1. Egin ikerketxo bat. Begiratu zenbait informazio iturri, ez iturri bakarra. Ez idatzi zuk dagoeneko badakizun horrekin guztiarekin bakarrik. Gehiago jakiteak ez dizu kalterik egingo. Begiratu aditu independenteek (horrelakorik balego) zer dioten.
  2. Hautatu artikulu eredugarriren bat antzeko zerbait egiteko baina zeure iritziekin. Egin erkaketa koadroa, ranking bat… Atera ondorioak.
  3. Idatzi zure artikuluaren zirriborroa eta kopiatu zirriborroa gure koaderno digitalean.
  4. Auto-zuzenketa egin eta gero, eska iezaiozu lagunen bati edo batzuei ekarpenak egiteko.
  5. Eska iezaiozu irakasle bati edo batzuei ekarpenak egiteko.
  6. Argitaratu zure blogean lizentzia askeko bideo edo irudi batzuekin.

Interneten topatu dudan irudietako bat. Ikertu beharko genuke noraino diren hor agertzen diren datuak egiazkoak

 

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Idazlana egiteko gaia, Lan-proposamenak, Sorkuntza atalean eta , , , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s