Amesgaiztoa ikasgelan

Guztiok ezagutzen dugu Pesadilla en la cocina telesaioa. Bertan, pertsona batzuek deitzen diote sukaldari profesional arrakastatsu bati ondo ez dabilen jatetxe bat konpontzen laguntzeko.

Programaren hasieran, jatetxean dagoen egoera ez da ona. Negozioak ez du nahikoa dirurik ematen. Hasierako egoeran, gaizki dagoen jatetxeko egoera ez da egokia izaten. Langile eta nagusien arteko harremanak ez dira egokiak. Edo gehiegi haserretzen dira edo jai-giroa antzematen da. Gauzak gaizki daude eta gehienek besteei botatzen diete errua.

Programaren estruktura beti izaten da nahiko antzekoa:

Hasierako egoera

Alberto Chicotek topatzen duen hasierako egoera ez da ona izaten. Berehala ikusten ditu hobetzeko moduko kontuak. Jatetxearen kanpoko zantzuak. Kartel handiegiak, mahai elkartuegiak, jatetxeko langileen arteko giro arraroa.

Jakin badaki jatetxea ez dabilela ondo. Horrexegatik deitu diote, laguntza behar dutelako, jatetxean dirurik irabazten delako. Negozioa txarto dabilelako.

Diagnosia

Chicotek lehenengo bezeroaren ikuspegia hartu nahi du. Mahai baten aurrean jesartzen da eta karta eskatzen du. Zerbitzariekin hitz egiten du eta janaria probatzen du.

Gero, sukaldera joango da eta ikusiko du sukaldean dagoen giroa, zer lehengai erosten diren eta nork erosten dituen, zelan dagoen sukaldeko antolaketa eta garbiketa…

Ebaluazioa

Chicote oso kritikoa izaten da. Gustatu ez zaion guztia azpimarratzen du. Ezinbesteko aldaketa batzuk proposatzen ditu.

Erantzuna

Chicoteren kritikak ondo oinarrituak egoten badira ere, jatetxeko langileek ez dituzte beti ondo hartzen. Aldatzea ez da inoiz erraza izaten eta errazagoa izaten da, askotan, lehengo bidetik jarraitzeko aitzakiak bilatzea. Baina lehengo bideak porrota zekarren.

Chicotek gogorarazten die lehengo bidetik lehengo emaitza kaxkarrak lortuko direla berriro.

Edo aldatu edo porrota. Hori ikusten duenak ez du aldatuko.

Aldatze fasea, aldaketa ala aldakuntza

Chicotek, -eta bere taldeak-, hasieran aldaketa txiki batzuk proposatzen dituzte. Sukaldea garbitzea, lehengai hobeak erabiltzen hastea…

Baina batez ere giza-harremanetan jartzen dute arreta gunea. Zelako lan giroa dago? Haserrealdi gehiegi, txantxa, irri, burla, trufa, karmañola, nahaste-borraste gehiegi?

  • Ez dituzte errudunak bilatzen, konponbideak bilatzen dituzte.

Guztiek daukate zer hobetu.

Laguntza

Chicotek ikusten duenean lan-giroa benetan hobetu duela eta aldakuntzako bide onean daudela… Orduan bai gogor laguntzen duela.

Bere apaintzaile taldeak jatetxeari itxura aldatuko die. Bere sukaldari taldeak plater berriak sortuko ditu lehenago egiten ziren plateretan oinarrituta. Agian diru-laguntzaren bat ere gehituko du. Behar bada negozioaren parte bat erosiko du. Hori guztia, ordea, ez dute kamerek erakutsiko.

Jatetxearen itxura berriarekin eta emango diren plater berriekin pozik agertuko dira langileak. Lan egiteko antolaketa berriak eta langileen arteko lan-giro berriarekin lan gogorrago egingo badute ere pozik agertzen dira. Proiektu berriak badu etorkizunik. Lehen, ordea, porrota besterik ez zen aurreikusten.

Ondorioak

Gure ikasgela lan-taldea dela imajinatzen badugu, eta ikasle-irakasle guztiok “negozio” berean gaudela imajinatzen badugu… Zer egin beharko genuke gure emaitzak hobetzeko? Hobetzerik badago? Zein da gure ebaluazioa? Merezi du saiatzeak?

Zer egin beharko genuke hobetzeko?

Hasierako egoeran oso giro txarra zeukan jatetxea eta hasierako egoeran jai-giroa antzematen zen jatetxea:

 

 

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Antropologia, didaktika, Idazlana egiteko gaia, Iritzia, Lan-proposamenak, Pedagogia atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s