Bizi estralurtarra

Aurreko batean DBH3 talde pare batean debatea egiten saiatu ginen. Bi galdera egin nizkien ikasleei:

  1. Badago unibertsoan bizi estralurtar inteligenterik gure planetatik kanpo?
  2. Egon da inoiz gure planetan beste planeta batetik etorritako bizi inteligentearen bisitarik?

Ikasleak hiru multzotan kokatu behar zuten bere burua:

A. Litekeena dela uste dut.

B. Gertagaitza edo gertaezina dela uste dut.

C. Zalantza handiegiak ditut… A edo B taldearen erdian kokatuko naiz beraz.

Ikasleek eskua altxatu eta A eta B multzoetan kokatu ziren gehienak. Emaitza nahiko parekatua zegoen.

Debatea egiterakoan, irakasle honek argi ikusi zuen ikasleek ez zutela gure unibertsoaren ezagutza handirik. Esate baterako. Zenbat izar daude gure unibertsoan?

A. 100.000.000.000

B. 9.000.000.000.000

C. 70.000.000.000.000.000.000.000

D. Infinitu.

Irakasleak esan zuen, erantzuna infinitu izatekotan, gauez zerura begiratu eta zuri-zuria ikusiko genukeela… Zer uste duzu?

  • Zuk zer uste duzu? (Ikertu interneten nahi baduzu eta aipatu informazio iturriak).
  • Zenbat izar daude gure galaxian, Esne Bidean?
  • Ulertzen duzu, gutxi gorabehera, Drakeren ekuazioa?

 

Lan proposamenak:

  • Idatzi iritzi artikulu bat gaiari buruz.
  • Prestatu zientzia jendarteratzeko artikulu bat, euskal wikipedian argitaratzeko modukoa, honako gai hauetatik batekin:

Neokatastrofismoa.

Hatsarre antropikoa.

Erdipurdikotasunaren hatsarrea.

Azken epaiketaren argudioa

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Euskara ikastetxeetan, Idazlana egiteko gaia, Kosmologia, Lan-proposamenak, Matematika, Zientzia atalean eta , , , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s