Euskara eta literatura – Unibertsitatera sartzeko proba 2014 OHIKOA

Unibertsitatera sartzeko proba 2014 OHIKOA – Euskara eta literatura irakasgaian, Karmele Jaioren artikulu bat izan du abiapuntu: “haur jolasak”.

Ikasleek ea artikulua noraino ulertzen zuten ebaluatzeko galdera erraz batzuk egiten ziren. Testua aurrean edukita ikasle gehienek problemarik gabe ondo erantzun zieten galdera guztiei.

Zailagoa zen testuaren gaia zein ote zen adieraztea.

Gero, edo testuaren laburpena edo testuaren eskema egin behar zen. Azken honetan ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak bereiztea, hainbat ikaslerentzat, ez zen batere erraza izan.

Hitz batzuen definizioak ere eskatzen ziren: litxarreria, harropuzkeria… Hitzak ez ziren oso arraroak eta ikasleek ezagutzen zituzten baina gauza bat da hitza ondo jakitea eta beste bat definizio txukuna idazten asmatzea.

Idazlana egiteko, A aukeran parkean indarkeria, bromatan, erabili zuen mutilari posta-e mezu bat idazteko eskatzen zen. B aukeran iritzi artikulua eskatzen zen gaurko gazteen komunikatzeko era bortitzari buruz eta. Iritzi artikulua idazteko gidoia eskaintzen zen.

Errazagoa ematen zuen A aukera B aukera baino eta, batez beste, nik neuk uste dut kalifikazio hobeak lortuko dituztela A aukera hautatu zutenek.

Nerabeen artean ohikoak dira txantxak. Baina txantxak ez dira beti barregarriak izaten.

 

 

 

 

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Batxiler Euskal Literatura, didaktika, Idazlana egiteko gaia, Lan-proposamenak, Literatura eskolan, Pedagogia, Sorkuntza atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s