Sexu erasoak & San Fermin

Euskalerria Irratia – Iruñeko euskal irratia

–Kaixo! Arratsaldeon entzule maiteak. Ekainaren sargoria eta hortxe ari gara, San Ferminetarako egunak atzera zenbatzen. Atzera kontua gero eta azkarrago doa! Bizpahiru aste geratzen dira txupinazorako eta horri buruz hitz egin nahi dugu gaur arratsaldean, txupinazoari buruz eta udalak jarrera sexisten kontra jarri duen kanpainari buruz. Zer iruditzen zaizue, entzule maiteok? Txupinazoko saltsan sartzen diren neskekin dena balio du? Badakite zer dagoen hortxe sartuz gero? Bularrak, ipurdia-eta ukitzea libre?[…] Hortxe dugu lehenengo deia: nor zaitugu?

–Gerepe, Arrotxapeatik.

–Gerepe?

–Bai, Gerepe, bai. Horrela erraten didate guziek. Ezaguna naiz Arrotxapean eta Parte Zaharrean. Gerepe, bonbardinoa jotzen duena.

–Ea ba Gerepe. Zer iruditu zaizkizu munduko hainbat tokitan hainbertze kritikatu dituzten argazki horiek non gure txupinazoan neska bat ikusten da mutilez inguraturik eta esku-luze pilo bat bularrak eta ukitzen. Zer egin beharko luke udalak?

–Udalak? Udalak ez luke ezer egin behar. San Ferminak fiesta da, jaia. Norberak nahi duena egiteko urteko egunik libreenak. Jan, edan, sexua… dena libre. Txupinazoan neskei bularrak-eta ukitzea tradizio bihurtu da dagoeneko. Neskek ere badakite. Zeelanda Berritik datozenak ere badakite. Hor sartzen diren neskek ez dute problemarik. Ondo pasatzen dute. Horretarako sartzen dira. Beno, horretarako, abesteko, edateko… Guztiok bezala. Ongi pasatzeko. Gora San Fermin!!!

–Gora!! Eskerrik asko, Gerepe, zure iritzia hona ekartzeagatik. Arrotxapeako fanfarria ikusten dudanean bonbardinoari begiratuko diot hurrengoan.

–Bai horixe, ni nauk Arrotxapeko bonbardinoa! Gora Arrotxapea! Gora San Fermin Redioo!!

–Mila esker, berriro ere, baina baditugu hamaika dei eta hurrengoari lekuan egin beharko… Kaixo, nor zaitugu?

–Alazne, hemendik, Mendillorritik.

–Kaixo Alazne. Zer iruditu zaizu Gereperen iritzia?

–Azkar eta gaizki erratearren, astakirten bat Gerepe hori. Eta bortxatzaileen defendatzaile errateko zorian egon naiz!

–Uff! Astakirten, bortxatzaile… Eskerrak Gerepek dagoeneko telefonoa eskegi duela.

–Bai, doala eta sar dezala bere bonbardinoa ipurtzul…

–Et, et, et! Ea ba, Alazne. Zer iruditzen zaizu zuri kontu hori?

–Ba hori. San Ferminen aitzakiarekin gizon batzuk, berriro erranen dut: batzuk, astakirten bihurtzen direla eta deskuidatuz gero bortxatzaile.

–Ez dakit ba. Azaldu hobeto, mesedez.

–Ba hori, emakumeok badaukagu txupinazora joateko gizonek daukaten eskubide bera. Bale, ba joaten bagara ez gara ibiliko koskabiloak ukitzen, zintzilikarioetatik tiraka. Ez. Guk ez dugu horrelakorik egiten. Baina guri horrelakoak eta okerragoak egiten dizkigute Udaletxeko plazara hurbilduz gero Txupinazoaren egunean. Udalak argi izan beharko luke, eraso sexista guztiak zigortu egin beharko lirateke. Aitzakiarik gabe. Es que… “mozkortuta nengoen!”; ba hoa mozkortzera hire amatxirekin, ergel alaena!

–Beno ba, Alazne, uste dut zure iritzia ere oso argi geratu dela. Mila esker deitzeagatik. Badugu, zain bertze neska baten deia. Kaixo, nor zaitugu?

–Amets, Lezkairutik.

–Ondo da, Amets, erran! Erran lasai nahi duzuna!

–Bada… Nik uste dut Txupinazoarena anekdotikoa dela. Munduan zehar barreiatu dira argazki horiek eta hortxe hasi dira kezkatzen udalakoak. Baina hori San Ferminetan anekdota hutsa da. Neskok ezin gara kaletik lasai ibili, ezin gara taberna batean lasai sartu. San Fermin dela, alkohola dela, kanutoak direla, edonok ukituko dizu bularra edo ipurdia. Dena libre! San Ferminetan gaude! Alaitasuna! Emakume batzuk mmm-etaraino gaude!

–Ulertzen dut, ulertzen dut… Eta zuk zer proposatuko zenuke?

–Udalekoek proposatu duten informazio kanpaina hori ondo egongo da, nik ez dut ezetz erranen, baina ez da nahikoa. Emakumeok elkartu eta antolatu beharko dugu gure burua babesteko. Gizon erasotzaile horietako batek baino gehiagok mereziko luke bortxatzaileen kontrako espraikada bat sudur-sudurrean!

[…]

_________________________

Eta zuk. Zer uste duzu?

  • Labur bildu, zure hitzekin, irratira deitu duten hiru pertsonen iritziak. Gero esan labur zer esango zenukeen zuk zeuk irratira deituz gero. Lau iritzi agertu beharko dira, beraz: irratira deitu dutenen 3 iritziak eta zeurea laugarrena. (Laburpenak 200 bat hitz, gutxienez).

  • Egin ezazu gaiari buruz iritzi artikulua.

– Zer da sexismoa? Zer da sexu erasoa? Zeintzuk dira mugak gure gaurko gizartean?

– Udalekoek zer egin beharko lukete sexismoa saihesteko?

– Zer egin beharko lukete gizonek, emakumeek, sexu erasoen aurrean?

(Artikuluak 200 bat hitz, gutxienez).

OHARRA: Euskalerria irratia existitu existitzen bada ere, goiko elkarrizketa eta pertsonaiak goitik behera asmaturik daude. Errealitatearekin bat etorri badira inon, errua, errealitatearena berarena.

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Antropologia, Berdintasuna, Idazlana egiteko gaia, Kultura, Psikologia, Soziologia atalean eta , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s