Zipriztinak

Aurreko astean mutilen 2. solairuko komuna itxi zuten. Garbitzaileak kokoteraino zeuden topatzen zuten zikinkeriarekin. Gehiegizkoa zen. Txizez beteriko putzu bat sortzen zen batzuetan mutilen komunaren lurrean eta batzuk, ezinbestean, hori zapaldu eta gernuaren kiratsa ikastetxean zehar barreiatu egiten zuten…

Halako batean, egun batean, garbitzaileek ondo garbitu zuten eta gero komuna giltzaz itxi zuten. Sine die. Iturgin bati deitu zitzaion eta ura husteko instalazioak, berez, arazorik ez zuela ebatzi zuen. Iturginaren ikuspegitik, problema mutil batzuek lekuz kanpo egiten zutela. Ez besterik. Punteria txarra nonbait. Batzuek. Edo nahita egiten zuten kanpoan? Batek daki.

Kontu horrek gogorarazi dit duela urte asko Gizakia Helburu erakundean aritu nintzela eta han drogak hartzeari uzteko programa terapeutiko-hezitzaile batean parte hartu nuen. Programaren ezaugarrietako bat higienea muga-mugaraino eramatea zen. Dena garbi baino garbiago egoten zen eta garbitzaile batek mutilen komunean zipriztin bat topatzen bazuen lekuz kanpo, ikerketa bat egiten zen eta zipriztinaren ‘erruduna’ bilatu egiten zen. Aurkituz gero, jakina, komuna garbitzeko boluntario, hurrengoan, badakizuen nor izango zen.

Egon dira munduko hainbat tokitan gizonezkoei komunak hobeto erabiltzen irakasteko kanpainak. Garbi-garbi dauden komun batzuetan, eserita erabiltzeko diseinaturik daudenetan, punteria ariketak egitea, zipriztinak lekuz kanpo botatzeko bidea zabalik dago. Gizon altu batek, esate baterako, oso punteria ona badu ere, eserita erabiltzeko diseinaturik dagoen komun bat erabiliz gero, nekez lortuko du bere gernuko tanta guztiak behar den zuloan kokatzea.

  • Komunetan jesartzen hasi beharko gizonok? Zuk zer uste duzu?

Hona hemen gaiari buruzko blog-mezu eredugarri batzuk.

Irudi didaktikoa: zipriztinik lekuz kanpo ez botatzeko teknika harrigarria!

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Idazlana egiteko gaia atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

8 erantzun Zipriztinak -ri

  1. Ariot Martinez-k dio:

    Nik uste dut zuk arrazoia daukazula, nire ustez ez den gurea, gurea dena baino askoz gehiago eta hobeto zaindu behar dugu. Garbitzaileek egin zutena( komunak itxi glitzarekin) ondo eginda dago nik ez dut imaginatzen egunero besteen txisa lurretik dagoena garbitzea, egun bat “ondo´´ baina egunero garbitzen egotea ez dut ondo ikusten.
    Beste gauza bat ez zaidana asko gustatu da, bakarrik gure solairuko komunak itxi dutuztela, hori txarto eginda dago gure solairuko jendea adibidez goiko solairura igo ahal gara edo behera joan eta azkenean komun guztiak txisas beterik amaituko zuten eta azkenean komun guztiak itxiko beharko zuten.

    Atsegin dut

  2. Esti-k dio:

    Ados nago idatzi duzunarekin. Mutilen komunak oso zikin zeuden eta hurbil egotean kirats izugarria usaintzen zen. Baina ez dut uste komunak ixtea konponbiderik onena denik, goiko komunetara igo ahal dira, eta bertakoak ere zikindu. Zuk esandakoa egitea ikusten dut aproposena, hau da, nor izan den bilatzea eta berak garbitzea. Horrela ez dut uste apropos zikinduko dituztenik. Komunetan esertzea ere konponbide on bat izango litzateke, baina horretarako garbi egon beharko lirateke.

    Atsegin dut

  3. Oihane Royo - Baia-k dio:

    Ulertzen dut garbitzaileak hartu duten erabakia, komunak egunero hain zikin aurkitzea ez da oso atsegina izan behar. Baina nire ustez, bigarren solairuko komunak ixtea ez da erabakirik hoberena, mutilek beste solairuetako komunetara joango direlako eta garbitzaileak izugarrizko zikinkeria aurkitzen jarraituko dutelako.
    Beraz, nire ustez, konponbiderik onena, mutilak, haiek zikindutako komunak garbitzen ematea denbora da.
    Eta horrela jakingo lukete zelako gogorra egiten zaien garbitzaileei lan hau, beraz ez dut uste hainbeste zikinduko zituztenik.

    Atsegin dut

  4. barandiaranelkarlaneanblogeroak-k dio:

    Gure ustez ondo dago komuna ixtea, zeren eta oso txerriak dira mutil gehienak.Hala ere , komuna ixtearekin batera mutilak beste komunetara joango direla ezinbestekoa denez, eta komun horiek ere itxiko beharko dutenez , ixtearena ez da konponbiderik onena.
    Gure ustez, bakoitzaren ahaleginak izanez gero , hau da mutil bakoitzak bere zakilarekin ondo apuntatu beharko lute , eta ondo eginez gero guzti-guztiak poz-pozik egongo ginateke .

    Atsegin dut

  5. Asier Trucios-k dio:

    Nire ustez, ondo egin zuten gure komuna ixten, ulergarria da, garbitzaileak, hortaz kexatzea.
    Baina, ez gara mutiko guztiak, mutiko gutxik egiten dute txisa kanpoan eta gero, bigarren solairuko mutiko guztiek, goiko komunera joan izan behar ginen. Eta, azkenean, bigarren solairukoa zikin ba dago eta hirugarren solairukoa garbi, eta bigarren solairukoa itxi egiten ba dute, azkenean, bigarren solairuko mutilak goiko solairura joango gara eta bigarren solairuan txisa kanpoan egiten dutenek, goiko solairuan berdin egingo dute, eta komun hori azkenean zikin- zikina egongo da eta ez diogu lanik aurreztuko garbitzaileari.
    Testuan agertzen den galdera, (Azkenean, mutilak eseri behar izango gara txisa egiteko?) nire erantzuna ezezkoa da. Mutikoek txisa egitean, beti egin dugu sutik eta ez da izango orain aldatzeko momentua, hori ez delako normala. Ez zait idea ona iruditzen, proposamen hori, egia da gutxiago zikinduko genuela, baina, mutikoek beti egin dugu txisa sutik eta nik jarraituko dut sutik egiten, nik ez dudalako txisa kanpora botatzen.
    Nire aurreko ikastolan, Txomin Aresti-n, arazo berdina zegoen, eta azkenean ikastolako zuzendariak, apuntatzeko pegatina batzuk ipini zituen. Txisa egiten dugun aparatuaren barruan pegatina gorria, urdina, berdea edo hainbat koloretakoak ipintzeak, arazoa konponduko du, Txomin Aresti-n horrek konpondu egin zuen.

    Atsegin dut

    • iratidelasheras-k dio:

      Azken hori esan duzuna oso ondo iruditu zait! Ume txikientzako idea praktikoa iruditzen zait, baina egia esan, 3. mailako mutiko batzuk bost urte bezalako ume bat bezala bizi badira aurrera horrekin!
      Hori behar badute komunak garbi mantentzeko…

      Atsegin dut

  6. leire muñana-k dio:

    Adoz nago esan duzunarekin, mutilen komunak oso zikin daude eta gainera albotik pasatzean txarto usaintzen du.
    Nire ustez komunak zaindu behar dituzte eta zikintzen badute garbitu.
    Adibidez, nesken komuna nahiko garbi dago eta guk hilekoa jasan behar dugu, eta ez ditugu komunak zikintzen.
    Haiek jezarriko balira, komunak garbiago egongo lirateke eta garbitzaileentzat lana erraztuko lukete.

    Atsegin dut

  7. iratidelasheras-k dio:

    Garbitzaileek eskubide osoa dute mutil zikinen zipriztinak ez garbitzeko. Garbitzaileak garbitzen dute, bai, baina ez dute merezi opari hori aurkitzea klaseko egun guztietan.
    Mutilen komunen ondotik pasatzerakoan, usain oso ezatsegina usaintzen duzu eta nazkagarria da. Hori ez da normala. Gainera, ez da soilik pixka bat zikindu durela, baizik eta okmuneko lur osoa bustita dagoela. Hori ez dago nahigabe eginda.
    Haien etxeetan zegurazki komunak oso garbi dituztela. Beste modu batean egin ahal dute txisa ezer ez zikintzeko.
    Nire ustez, mutilek komunean egin dutena garbitzaileentzak errespetu falta ikaragarria izan da eta batzuei ez da normala.
    Ea garbiagoak bihurtzen diren. Animaliak bezala txisa egiten badute, haiek bezala kalean egingo dute txisa. Komuna txerrikeri bat da. Penagarria, benetan.

    Atsegin dut

Utzi iruzkina