Metafora – Eperrak

Abesti honetan gai nagusia txoriak, eperrak, lumak dira? Ala amodio kontuak dira gai nagusi?

1 Eperrak baditizu bere bi hegalak
2 Bai eta bürün gainin kokarda ejer bat
3 Zük ere balinbazünü gaztetarzün ejer bat
4 Neskatilen gogatzeko bilo holli pollit bat.

5 Amorosak behar lüke izan lotsa gabe
6 Gaiaz ebiltia ez üken herabe
7 Egünaz ebiltia desohore leike
8 Txoriak ere oro haier soz dirade.

9 Ebili izan nüzü gaiaz eta bethi
Eia atzamanen nianez lili eijer hori
Azkenian atzaman düt oi! bena tristeki
Lümarik ejerrena beitzaio erori.

13 Mündian ez da nihur penarik gabe bizi
Nik ere badit aski hoitan segurki
Nik desiratzen nizün ezkuntzia zurekin
Bena ene aitak eztü entzün nahi hori.

17 Zure aitak zer lüke eni erraiteko
Ala enitzaio aski aren ofizioko
Ala zü soberaxe zitzaio enetako
Printzerik ez ahal da orai zuenganako.

[Gogoratu Zuberoan u > ü > i fenomeno fonologikoa gertatu dela]

2 kokarda begiratu hiztegietan. Gaztelaniaz escarapela. Eperrek buruan daukaten apaingarriari egiten dio erreferentzia.

3 eijer, ejer, edder… Batueraz eder.

4 bilo holli, batueraz ile hori.

6 gau > gai badirudi Zuberoan ez dela gertatu e > i aldaketa eta forma arkaikoari eutsi diote: ebili (ebiltia, batueraz hedatuago baina modernoagoa dirudien ibiltzea adierazteko).

8 haier, batueraz haiei esango genuke;  so egin, soz – hau da, begiratzen.

  • Zeren metafora da eperra? Zeren metafora da lilia (lorea)? Zeren metafora da “lumarik eijerrena erori” kontu hori?

 

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Abestiak, Euskal Herria, Euskara ikastetxeetan, Literatura, Literatura eskolan, Musika atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s