Maitasun gutuna

Gela egonkorrekoek “Amodiozko eskutitzen lehiaketa” antolatu digute. Euskara eta Literatura irakasgaian ezin utzizko aukera. Lehiaketan parte hartu eta, bide batez, kurtsoan zehar idatzi behar diren 20 idazlanen helburura hurbildu.

Eskutitz generoa garai batean egunerokoa zen. Posta-e eta telefonorik ez zegoen garaietan, egin kontu. Eskutitzez osaturiko nobelak ere badaude. Ospetsuena, ziur aski, Pierre Choderlos de Laclos Harreman arriskutsuak. Baina guk ez dugu nobela oso bat zertan idatzi. Gutun bakar bat nahikoa izan daiteke sekulako saria irabazteko.

Behar duguna, pare bat pertsonaia asmatu (gutxienez) eta egoera bat. Amodioa bitarteko. Igorleak, A horrek, hartzailea B hori maite du. Edo beste norbait maite du eta beste horri idatzi beharrean, ausartu ez eta B lagunari idatziko dio…

Eta jakina, gutunak interes pixka bat izan dezan tentsio narratiboa sortu beharko genuke. Debekuak, debeku hausteak, ezintasunak, problemak, emozioak

By Anneke Wolf (Photo) CC BY-SA , via Wikimedia Commons

Raimundo de Madrazo y Garreta [Public domain], via Wikimedia Commons

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Euskara ikastetxeetan, Idazlana egiteko gaia, Ikasleek idatzitakoak, Lan-proposamenak, Literatura, Literatura eskolan, Sorkuntza, Uncategorized atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s