Karlismoa

Karlismoari buruzko idazlan bat egiteko materialak. XIX. mendeko kontuak.

Nor izan zen Iparragirre, zer ziren foruak edo lege zaharrak, zer esan nahi du “absolutista”, “tradizionalista”, “Antzineko Erregimena”… Kontu horiek guztiek badute zerikusirik euskal abertzaletasunaren sorrerarekin? Kontzertu ekonomikoarekin?

Ea diapositiba aurkezpen txukun bat edo hau baino bideo txukunagoa nortzuk egin dezaketen:

 

KARLISTAREN
PANPARROIKERIA Serafin Baroja, 1874-VIII

Mendian gora, basoan jira,
eziñ kalera jetxirik,
hemendik itzul handik igesi,
basahuntzen gisa bizirik,
horra karlistak nun nola diran
badiozute inbiririk.

Arbol zaharraren sustrai galduak
ez dik emango zumua,
tximinirako nahiz izan ona
ukatuko dik frutua;
Karlos bezela lizundutua
zegok bere partidua.

Zazpi sakristau, hamabi alper,
hogei basarritar babo,
Jauregi buru, Santa Kruz gero,
azkenik berriz Otxabo,
erlijiyua aitatu ezkero
basarritarrak akabo!

Habek ditugu erlijioko
horma berriko santuak,
Euskal Herriak heldutzen ditu
horlako apostoluak,
orra por nobis esan ezkero
lerdekan mandamentuak.

Auzokoakin panpantxo dira,
handik dakarte guzia,
haiek txinguka, karlistak berriz
zintzilika miseria;
beti honela juntatu ziran
gosea eta egarria.

Karlistak orain dira panparroi,
ustez badira gañian;
segi, mutillak, moteldu gabe,
ea datorren urtian
zuen errege sartzen ote dan
Madriko ikullu batian.

ETA TIRA ETA TUNBA

Biba, biba la liberté! egiten dute oihu liberalek.
Liberté? Baina zer liberté mota da hori? Libertade horren aizkorarekin daude moztuta foruak!
Apaizak eta haundimaudiak, beren influjoak gorde nahirik, karlostarrak egin dira. Horien erlijioa dirua da.
Hara berriz! Liberalak beti Jesukristoren erlijiyua laja nahi ezik pakian!
ETA TIRA ETA TUNBA azken gerrate karlistaren soinua dugu.
Zaldi zurian dator Don Karlos bere koroaren bila.
Zaldian baldin badator ea sartzen den ukuiluren batean!
Nora zoazte? Don Karlos etorri da-eta, agur egitera!
Guk muin egin diogu zapatetan fuerte, hanketako kalluak minberatu arte!
ETA TIRA ETA TUNBA disfrutatzeko disko zoragarria dugu.
ETA TIRA ETA TUNBA Euskal Herriaren panoramika bat dugu, eta Joseba Tapiak egin duen hautuagatik, dialektikoa: ideologien talka daukagu umorearen azpian.
ETA TIRA ETA TUNBA lubaki batetik bestera dabilen txarangaren lana da, alaia batzuetan, tristea besteetan, hunkigarria beti.
ETA TIRA ETA TUNBA diskoak gure oroimen historikoa harrotzen du, guganaino zatika eta zokoratua iritsi den ondarea jasoz.
ETA TIRA ETA TUNBA herri musikan ezin egokiago txertatzen den artistaren lana dugu, herria bera bezain lotsagabe irainka, mehatxuka, lantuan edo damuan.
ETA TIRA ETA TUNBA kultur-emaitza bakan horietakoa da.
ETA TIRA ETA TUNBA, disko inportante guztiak bezala, dokumentua ere bada. Baina gure garaiko dokumentua dugu, historia hemen honetatik eta orain honetatik interpretatzen duelako. Gure borroka politikoei buruzko gogoetan abiarazten gaituzte kantuok.
ETA TIRA ETA TUNBA izugarri disko aktuala da.
ETA TIRA ETA TUNBA Joseba Tapiaren erromeria da, karlistetan eta liberaletan erreklutatu duen txarangarekin.

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Abestiak, Euskal Herria, Historia, Idazlana egiteko gaia, Lan-proposamenak, liburua, Musika, Sorkuntza atalean eta , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s