Isabelatxu

Balada zaharren artean ezagunetarikoa da Neska ontziratuaren balada hau. Brodatzen ari nintzen ekialdeko aldaera da eta Isabelatxu hau mendebaldeko bertsioa.

Hitzak ikusteko >>egin klik hementxe<<

Isabelatxu

Isabelatxu, Isabelatxu,
arren esan bat e(g)idazu.
atian dauen kantore horri
etor d(ad)ila esaiozu.

Egun on asko dizule
ontziko maisu gaztia.
Halango asko ekar dizule
linde damatxu gaztia.

Aitek eta amak bi(da)altzen neude
hau kantatxuau ikasten.
-Hau kantatxuau ikis nahi bozu (badozu)
erdu neurekin bordera.

Eskerrik asko mile biderrez
ez dot holango usterik,
aitek eta amak etxian neukie
neu ondo estimadarik.

Berbau ahotik esan bazuan ze
sartu zioen kapapean ta
eroen zuen bordera.

Lo-bedartxu bet ipini neuntsen
bular biaren erdian
linde damia loak daroa
bostehun legoa bidian.

Halan ta bere subertia zan
untziek alkar jotia, (itsasontziak)
ordu hatantxe itxartu zala
linde damatxu gaztia.

Eroan naizue, eroan naizue
aiten d’amaren herrire.
-Aiten d’amaren herrire joateko
bostehun legoak behar dire,
bostehun legoak holan e(g)iteko
horren errezak eztire.

Untziko maisu gaztea
badezu kainabetea?
-Ezteukat kainabetarik baina
emongo deutsut saflea.

Emon zioten saflea eta
sartu zeuen bihotzean
ordu hatantxe hilotzitu zen
linde damatxu gaztea.

Ene mutilak, lagunek onak,
zer ingo’tsegu honeri?
-Intzentzoagaz intzentzatu te
erainotzagaz lurrundu,
linde damia zazpi astian
geurekin erabil da(g)igun.

Ene mutilek, lagunek onak
zer ingo’tsegu honeri?
-Emon deiogun zazpine mosu
ta bota deiogun ureri.
Emon zioten zazpine mosu
eta bota zioten ureri.”

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Abestiak, Antropologia, Etnografia, Euskal Herria, Euskara ikastetxeetan, Historia, Musika atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s