Zelan hobetu?

Konparatu bideoan ikusten den ikastetxea eta egunero ikusten duzun hori eta proposatu gure ikastetxea hobetzeko bizpahiru ideia. (Kontuz! Euskara irakasleak horietako bat praktikara eramateko gogoa izan lezake!)

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Antropologia, didaktika, Idazlana egiteko gaia, Ikasleek idatzitakoak, Iritzia, Lan-proposamenak, Pedagogia, Psikologia atalean eta , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Zelan hobetu? -ri

  1. Esti-k dio:

    Ikusi dut bideoa, eta ideia bikaina iruditu zait 15 minutuko atsedenaldiak izatea klaseen artean.

    Beti pentsatu da ikasteko metodologia hoberena nerabeak klaseetan egotea dela, irakasle batekin zerbait azaltzen. Baina nik ez dut uste hori egokiena denik.

    Nerabeek motibazioa behar dute, bestela klaseetan aspertu egiten dira, eta ez daude denbora osoan adi egoten. Baina 15 minutuko atsedenaldia izanez gero, jendea ez zen hain nekatuta egongo, eta burua deskantsatuta dutenez, beste gauza batzuetara adi egon ahal dutela uste dut. Hainbeste klaseak jarraian izatea, oso neketsua izaten da, orduan hobeto izango zen 15 minutuko atsedenaldi hainbat, luze bat beharrean.

    Ondo iruditu zait klase batean musika ipintzea erlaxatzeko. Adibidez, hori azterketa bat baino lehenago ederki etorriko litzaiguke guztioi.

    Ideia on bat izango litzateke kafetegi bat ipintzea, nerabe gehienek ez dutelako hamaiketakoa hartzen, eta gosearekin pentsatzea saila egiten delako askotan.

    Ez dut uste nik emandako proposamenek ezer aldatuko dutenik, baina espero dut norbaitek kontutan hartzea.

    Atsegin dut

  2. gorkaazk-k dio:

    Proposamenak paper batean idatziko bazenitu, paper hori botila batean sartu, botila itxi eta itsasora botako bazenu, orduan, “Ez dut uste nik emandako proposamenek ezer aldatuko dutenik” pentsatzeko arrazoia izango zenuke. Baina proposamenek errealitatea alda dezakete ondo bideratuz gero.

    Ala ez?

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s