Autoexijentzia

Ikasleok, ikasturtearen amaiera gero eta gertuago, atzera-kontuan murgilduta jadanik, eta autoexijentzia apurtxo bat eskatuko nizueke.

⊕ Egin planifikazio idatzi bat geratzen diren 15 asteetan egingo duzuna ahalik eta zehatzen zerrendatu.

  • Ondo planifikatzeko ideia 1: har ezazu ‘entrenatzaile‘ bat. Pertsona bati esaten badiozu zer egin nahi duzun, nola egingo duzun, zertarako, noiz (epeak)… Berak entzute hutsarekin lagunduko dizu. Planifikatzea ere, laguntzarekin, hobeto egin daiteke.
  • Ondo planifikatzeko ideia 2: Irakurri ondo zeure planifikazioa. Edo ‘entrenatzaile’ rolean ari bazara, zure lagunarena.
  • Ondo planifikatzeko ideia 3: Azpimarratu hitz garrantzitsuenak, ideia inportanteenak laburbiltzen duten hitzak.
  • Ondo planifikatzeko ideia 4: Marraztu. Irudi eta grafikoekin hornitu zure planifikazio-orria.
  • Ondo planifikatzeko ideia 5: Sailkatu egin beharrak. Ezin da dena egin. Perfekzioa egokiaren arerio. Sailkatu zein da oso garrantzitsu, zein da ezinbesteko…
  • Ondo planifikatzeko ideia 6: Egin zure burua antolatzeko eginbeharren zerrenda edo txantiloiak. Kokatu zerrenda horiek zure etxean ikasteko erabiltzen duzun txokoan, sukaldean egutegi ondoan, gelan ikasmahaian, gelan kortxoan… Zerrendak norbanakoenak eta ingurukoen kontuak sailka ditzakete.
  • Ondo planifikatzeko ideia 7: Birpasatu planifikazio-orria etengabe. Aldatu eginbeharren sailkapenak eta ordenak informazio berria lortzen duzun heinean.
  • Ondo planifikatzeko ideia 8: Autoebaluazioa egin hobetzeko asmoarekin, ez besterik. Ebaluazioa egin zure ‘entrenatzaile‘-aren laguntzarekin.
  • Irakaslearengandik zer nota espero duzu eta nola negoziatuko duzu nota hori irakaslearekin. Zein izan da zure aurtengo lanik onena? Autoebaluazioak aurrez aurretik.

Garaiz zaude oraindino!

Kooperazioari esker, lan emaitza hobeak lor daitezke eta partaideak hobeto senti daitezke.

 

 

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau 2015 egutegi, Agenda, Antolaketa, didaktika, Egutegia, Euskara ikastetxeetan, Idazlana egiteko gaia, Ikasleek idatzitakoak, Iritzia, Lan-proposamenak, Pedagogia, Sorkuntza atalean eta , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Autoexijentzia -ri erantzun bat

  1. Ivan 3A-k dio:

    Nire ustez arrazoia duzu, gehiago egin ahal dugu eta egin behar dugu ikasteko.

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s