Ikasturteko hirugarren liburua

Ikasturte amaierako bederatzi aste eta erdi falta direnean irakurtzeko azken proposamenarekin natorkizue. Irakurri dugun azken liburuan gizon bat egile eta gizonez beteriko eleberria aurkitu dugu. Hurrengo irakurmenerako egilea emakumea izatea eta protagonista femeninoa bilatu nahi nuen. Gainera “gazte literatura” apaletan begiratu nahi nuen liburua teknikoki ulerterraza izan zedin. Aurrekoarekin kexak entzun baditut ea hurrengoarekin…

Ez nituen Bilboko liburudenda ezagun eta handi batean, “gazte literatura” apaletan, emakumezko asko topatu: Katixa Agirre, Asun Balzola, Arantza Iturbe, Mariasun Landa, Toti Martínez de Lezea, Miren Agur Meabe, Dolores Redondo, Arantxa Urretabizkaia

Azken urteotan argitaratu edo berrargitaratu den liburua nahi nuen, norbaitek erosi nahi izanez gero erraz topatzeko modukoa. Liburu nahikoa berria behar nuen.

Azkenean liburu hau hautatu dut. Alemanetik zuzenean ekarria, tarteko hizkuntzarik gabe. Egilea Marliese Arold. Euskaratzaileak Joxe Mari Berasategi eta Maider -edo Maialen- Berasategi (Maider / Maialen, izen biak agertzen dira liburuan).

Egilea: Marliese Arold.
Izenburua: Ninak ospa

Itzultzaileak: Joxe Mari Berasategi & Maider Berasategi.
Argitaletxea: Elkar.

Nondik norakoak: Ninaren istorioa kontatzen du eleberriak. Etxeko giroaz aspertuta, Hanburgora bizimodu berri baten bila joango da Nina. Espero ez dituen ustekabeak gertatuko zaizkio eta ez du bide samurra izango. Arold gazteentzat idazle ezaguna da Alemanian.

Liburuaren azala: Iker Ayestaran Pradilla

 

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Euskara ikastetxeetan, Irakurri, Lan-proposamenak, Literatura, Literatura eskolan atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s