Benito LERTXUNDI – Primaderako liliak

Horra euskal abesti zahar batekin Gabi De la Mazak egindako egokitzapena:

Primaderako liliak
Goizik ziren loratuak,
Urthe hartan gertatu zen
Pazko erramu baino lehen.

Gaituzte ezkontarazi
Maite ninduzun hain gutti
Eskontarazi gaituzte
Ez zintudalarik maite.

Ginuelarik elgarri
Eman biziko uztarri.
Ezkilak zeuden ixilik
Nik ez baitakit zergatik.

Gaituzte ezkontarazi…

Ez zuten egin boleran
menturaz ziren Erroman;
Ez ziren gure lekuko
Ez izanen bataioko.

Gaituzte eskontarazi…

Nonbait balin bada zeru
Gure haurra han aingeru
Aingeru zeruan bainan
umerik ez ohantzean.

Gaituzte ezkontarazi…

Bihotza hotzez kaskaran
nago beroaren menturan.
Etor bedi primadera
kanpoak diten berriz lora.

Gaituzte eskontarazi
elgarregin behar bizi;
Ezkontarazi gaituzten
Behar dugu elgar maite.

 

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Abestiak, Antropologia, didaktika, Etnografia, Euskal Herria, Euskara ikastetxeetan, Literatura, Literatura eskolan, Musika, Pedagogia atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s