Esploradorearena

Esploradore nekatu batek zer ikus lezake

tristeziaren metro kuadratu baten mugetan

limoiondoz inguraturiko kaminoak ez badira

zer ikus lezake ardo perfumeko muinoak eta

eskifaia eroek gidatu ontzi gorriak salbu

 

ikus lezake apika kristalezko irla batzuk

urre edo zilarrezko ziutate bat goizaldean

ikus lezazke (litzake) suge erraldoiak, tigreak eta

bale urdinak ozeano epel batean

murgiltzen

ikus lezake bi emakume soineko

laranjatsuaz

eguzkiak sututako horma baten ondoan

eserita

ikus lezazke (litzake) egun berreskura ezin guzti horiek

txori imajinarioen multzokada le(ge)z

pa(u)satzen

 

Egilea: Bernardo Atxaga, Etiopia. 1978.

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Abestiak, didaktika, Euskara ikastetxeetan, Literatura, Literatura eskolan, Musika, Pedagogia atalean eta , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s