Unibertsitate ikasketak

Unibertsitate sistema bat daukaten herrialdeetan debatea egon da beti. Nolako unibertsitatea behar da? Pribatua? Norberak ordain dezala zerbitzu hori? Publikoa? Guztion zergekin ordain dezagun pobreenek ere eskubidea daukatelako?

Gure inguruan bi ereduak daude martxan, batera, modu paraleloan. Ikasle askok lortzen dute unibertsitate ikasketak burutzea. Gero, jakina, askok ez dute lortuko ikasitako alorrean lan egitea.

Alferrik gastatutako dirua izan da? Gizarteak mila mediku berri behar baditu urtero, mila ikaslerik onenek bakarrik ikasi beharko lukete medikuntza guztion zergekin ordainduta? Gizarteak aurreikusi beharko du zenbat unibertsitario behar dituen ikasleek bere denbora alferrik gal ez dezan?

Zuk zer uste duzu?

Unibertsitate ikasleak harrotuta ateratzen omen dira unibertsitatetik.

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Antropologia, Idazlana egiteko gaia, Iritzia, Lan-proposamenak, Pedagogia atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Unibertsitate ikasketak -ri erantzun bat

  1. Esti 4.B-k dio:

    Esaten da gehiago ikasten dela unibertsitate pribatuetan publikoetan baino, baina noski familia guztiek ez daukate unibertsitate pribatu bat ordaintzeko diru nahikorik eta haiek ikasteko aukera ere izan behar luketela uste dut.

    Badago dirurik ez duen jende oso jatorra eta azkarra eta horren erruz ez dutela ikasketarik amaitzen, 16 urterekin lan egitera joaten direlako.

    Afrikako gazte gehiengoek ez dute ikasketarik izaten, eta nork daki, gazte multzo horretatik egon ahal izango zen minbiziaren sendaketa asmatuko zuenak ikasketak izango bazituen.

    Beste arazo bat da, jende gehiegi dagoela hainbeste lanbide gutxirako. Zuk esan duzunez, pertsona askok ikasten du unibertsitatean baina hoberenek bakarrik izango dute lana. Gainera, hemen ikasitako ikasle hoberen batzuk atzerrira joaten dira diru gutxi irabazten dutelako Espainian, adibidez ingeniaritza ikasten ari diren ikasle askok Alemaniara joaten dira, hemen hala-nolako ikasleak uzten.

    Nire ustez, jendeak lehenago jubilatu beharko zuen eta horrela lanbide gehiago egongo zen. Gazteok ez genuke hainbeste arazorik izango gustuko dugun lanbide bat aurkitzeko.

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s