Euskaldunon jatorria (1)

Gure DBH4ko testu liburuaren lehen atalean badago euskaldunon jatorriari buruzko testu labur pare bat. (“Nor gara euskaldunak?”. 21. orrialdean).

Gure arbasoen berri jakiteko dokumentu zaharrak badaude (historia) eta beste aztarna material batzuk ere bai (historiaurrea).

Testu batzuetan adierazten denaren kontra, ez dirudi gauza handiegirik esan daitekeenik historiaurreko hizkuntzei buruz dokumenturik ez badago. Historia dokumentaturik dagoena da. Hizkuntzak etengabe aldatuz doaz, batez ere itzal handiko eredu bat finkaturik ez dagoenean. Dedukzioen bidez pixka bat atzerago egin daiteke baina ez gehiegi. Nik ikasi dudan hizkuntzalaritza ez da ausartzen topatu diren dokumentu zaharrenetatik oso atzera egiten.

Aitzineuskara berreraikitzeko badaude hainbat problema. Aitzineuskara hein batean berreraiki daiteke euskalkien arteko aldeak, aldaerak erkatzen, eta latina eta beste hizkuntzen ekarpenak ondo aztertuz gero. Baina hizkuntzalaritza historikoak, metodo zientifikoarekin eginez gero, bere mugak ditu. Dauden dokumentu zaharrenetatik zenbat eta atzerago egin dedukzioetan, orduan eta arrisku handiagoak hartu behar metodo zientifikoari eutsi nahi izanez gero.

Erromantzeei buruz dakitenarekin, ziur aski, hizkuntzalariek latina hein batean berreraikitzeko gai izango lirateke. Hizkuntza hori erabat galdurik balego, berreraikitzaileek fonologia eta morfologia kontu batzuk jakingo lituzkete dedukzioz. Latinezko dokumentu bakar bat ere egongo ez balitz, erromantze guztien ekarpenekin latinari buruz dedukzioz kontu asko asmatuko lituzkete.

Latinetik gaur egungo hizkuntza erromanikoetara dagoen jauzia aztertuz gero, hizkuntzen etengabeko bilakaeraren neurria antzeman dezakegu. Hizkuntza astiro-astiro aldatzen bada ere, bi mila urtetan, diferentziak erraz antzemateko modukoak ematen dute.

Nolakoa izango zen erromatar garaiko euskara? Eta aurreragokoa? Zer diote metodo zientifikotik? Zer diote metodo zientifikoaren mugetatik harago joan direnek? (Interneten arakatuz gero, esate baterako, Paleolitoko hizkuntzen mapa koloretsuak topa daitezke, gure zenbait testu-liburuetan legez 😉 Baina Interneten, euskara eta Atlantida bezalako kontuak ere topa daitezke; gure testu-liburuak atzean geratzen ari dira 😉

Garona ibaiaren inguruetan, harlauzetan, euskaratik uler daitezkeen hitz batzuk topatu ziren latinezko testuetan txertaturik. (Irudia: Luis Núñez Astrain (c) via Wikimedia Commons)

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Antropologia, Etnografia, Euskal Herria, Historia, Hizkuntzalaritza, Iritzia atalean eta , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s