Kirol-jaia Faduran igandean urriaren 25ean

Sendik antolatua, kirol-jaia Faduran. Igande honetan.

Kirolaren jaia prestatzen ari gara aurten ere familientzat, bertan ohikoak ez diren kirolak praktikatu nahi ditugu: hockey, boxeo, slackline, xake, paddle surf eta urpekaritza. Urriaren 25ean, igandea, 11:00etatik 14:00etara eta ur-kirolak 14:15etik aurrera, Fadurako frontoietan eta igerilekuetan. Animatu zaitezte. Jaia doan izango da.

Saio hau prestatzeko hainbat lagun eta elkarteren laguntza izaten ari gara, besteak beste: GETXOKO NORTHWIND UR-KIROL KLUBA, CLUB AJEDREZ GETXO, BOXEO IZARRAK KIROL TALDEA, HOCKEY STICK KLUBA, OREKAN SLACKLINE BIZI ETA GETXO KIROLAK. Eskerrik asko denoi!

Hiru ordutan zehar, txanda laburretan, sei kirolak probatzeko aukera izango dugu, Fadura kiroldegiko frontoietan eta igerilekuetan. Ur-kirolak eguerdian izango dira, eta parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da. Jarduera guztiak doan dira.

Izena emateko telefonoz deitu (685 73 29 63) edo emailez idatziguzue, nortzuk zareten, izenak, adinak eta kontakturako telefono zenbakia eman.

Noiz: urriak 25, igandea

Hockey, boxeo, slackline eta xakea
Ordutegia: 11:00-14:00
Non: Fadurako kiroldegiko 1 eta 2 frontoietan (Makaleta etorbidea, z/g)
Norentzat: hockey +9 urte; boxeo +9 urte; slackline +6 urte; xakea +6 urte, gurasoekin batera.

Paddle-surfa / NORTHWIND ur-kiroletako kluba
Ordutegia:
14:15-16:30
Non: Fadurako 25 metroko igerilekuan
Norentzat: 7 urtetik gorakoentzat
Izena ematea derrigorrezkoa da
Oharra: igeri egiten jakin behar da

Urpekaritza-bataioa
Ordutegia:
15:00-17:30
Non: Fadurako 50 metroko igerilekuan
Norentzat: 14 urtetik gorakoentzat
Izena ematea derrigorrezkoa da
Oharra: igeri egiten jakin behar da

Ondo dakizuenez, SENDI proiektua Getxoko Udalaren eta Egizu euskara elkartearen arteko elkarlana da.

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Agenda, Egutegia, Euskal Herria, Euskara ikastetxetik kanpo, Iragarkia, Kirola, Publizitatea, Testu tipologia atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Kirol-jaia Faduran igandean urriaren 25ean -ri erantzun bat

  1. gorkaazk-k dio:

    Reblogged this on baraneuskara.

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s