Txostena – Ebaluazio txostenak

DBH4ko gure testu liburuetan hainbat testu mota lantzeko jarraibideak ematen dizkigute. Bigarren ikasgaian txostena lantzen da.

Ikasleok gehien irakurri duzun txosten mota, ziur aski, ebaluazio-txostena izango da. Nolakoak dira ebaluazio txostenak? Benetan ebaluatzen dute? Erabiltzen diren esaldiak topiko hutsak dira ala zerbait adierazten dute? Nolakoak izan beharko lirateke ebaluazio-txostenak? Kalifikazioak zenbaki huts batekin islatzen dute ikasle batek egindako ahalegina?

Euskara eta Literatura irakasgaian komunikatzeko gaitasuna ebaluatu beharko litzateke, besterik gabe ala beste gaitasunak ere bai?

A. Egin ezazu asmaturiko lau ikasleren ebaluazio txosten bana. Ikasleak hauek izango dira: Aarón Abad Abadia, Beatriz Beltrán Bedia, Castor Castañeda Castro eta Dorleta Dobaran Dorretxe. Horietako bat ikasle bikain-bikaina da, beste bat oso ona baina badu hobetzeko aukera handirik, beste bat ikasle txarra, bere onenak inoiz ematen ez dituen horietako bat eta azkenik, laugarren ikaslea desastre hutsa da, ez du inolako motibaziorik eta egiten duen bekarra ikasgelara joatea da.

B. Egin ezazu asmaturiko bi irakasleri buruzko ebaluazio txosten bana. Irakasleak Euskara eta Literatura irakasten dute.

C. Iritzi artikulua. Nolako ebaluazio txostenak egiten dira gaur egun gure hezkuntza sisteman? Nolakoak egin beharko lirateke. Irakasleen ebaluazio txostenak egin beharko genituzke? Zertarako? Ze ondoriorekin?

Ez da gauza bera EBALUAZIOA (hobetzeko asmoarekin egiten diren neurketak-eta) eta KALIFIKAZIOAK (zenbakien bidez ebaluazioaren erabateko laburpenak). Argazkigilea Leandro Rocha [CC BY 3.0 (http://creativecommons.org/licenses/by/3.0)%5D, Wikimedia Commons bidez.

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Idazlana egiteko gaia, Iritzi artikulua, Lan-proposamenak, Sorkuntza, Testu tipologia, Txosten, Txostena, Uncategorized atalean eta , , , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s