Konparatzen

Iritzi artikuluen artean ez da maiz ikusten bi gauzen arteko konparazioak.

A. Iritzia + konparazioa. Egunero euskaraz hamar minutuz irakurtzeko zein aplikazio hobetsiko zenuke?

ala

B. Iritzia + konparazioa. Telegram ala WhatsApp?

Eredu on bat. Ikus Admministrazioa Euskaraz 90. zk. aldizkariaren 28 eta 29. orrialdeak. (Gorka J. Palazio EHUko katedradunak egindako artikulua).

C. Iritzia + konparazioa. Oporretan mendi aldera ala hondartza aldera?

D. Azalpen testuak + konparazioa. Estatua eta Nazioa. Zer adierazten dute bi termino horiek? Sinonimoak dira?

E1. Argudioak + konparazioa. Konparatu gizarte zientzietako artikuluak eu.wikipedia.org eta es.wikipedia.org. Konparatu “Euskadi” artikulua, esate baterako. Berdin-berdin azaltzen da “Euskadi” terminoa wikipediaren bi bertsioetan? Zergatik?

E2. Argudioak + konparazioa. Konparatu zientzietako artikuluak eu.wikipedia.org eta es.wikipedia.org. Konparatu “Darwin” artikulua, esate baterako. Berdin-berdin azaltzen da “Darwin” terminoa wikipediaren bi bertsioetan? Zergatik?

F. Argudioak + konparazioa. Neskak eta mutilak hezkuntzan elkarrekin edo berezituriko eraikuntzetan. Hezkidetza ala neska eta mutilak bakoitzak bere heziketa berezia?

G. Argudioak + konparazioak. Ikastetxe hitzarmendunak, ikastetxe publikoak, ikastetxe pribatuak… Zeintzuk onenak? Zertan onenak? Zergatik? Hezkuntza ministroa izendatua izango bazina… Ze politika bultzatuko zenuke?

H. Konparatu. Zure gustuko 2 bideo-joko edo bideo-joko baten bi bertsioak. Konparatu iPhone – Android – Windows… Konparatu bilduma bereko bi liburu (Harry Potterrenak, esate baterako). Konparatu nola prestatu behar diren bi irakasgairik zailenak. Konparatu 2 film edo 2 film bilduma (Star Trek & Star Wars, esate baterako). Konparatu ikasketa bidaia egiteko bi aukerarik onenak. Iritzia + konparazioa.

 

Argazkigilea: Cgs [GFDL (http://www.gnu.org/copyleft/fdl.html) undefined CC-BY-SA-3.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/)%5D, undefined

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Argudio-testua, Azalpen testua, Idazlana egiteko gaia, Internet, Iritzi artikulua, Iritzia, Lan-proposamenak, Softwarea, Teknologia, Testu tipologia atalean eta , , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s