Hizkuntzak, dialektoak.

Hizkuntzak, denborarekin, pixkanaka-pixkanaka aldatzen dira. Denboran zehar ematen diren aldaera diakroniko horiek ez dira leku guztietan berdin-berdin ematen.

Denborarekin, aldaera diakroniko horiei esker, elkarrengandik urruti dauden lurraldeetan hizkera desberdintasunak antzematen dira. Denborarekin desberdintasun horiek areagotu egiten dira. Azkenean, tokian tokiko hizkuntza aldaerak antzeman daitezke: dialektoak. Leku batetik bestera dauden aldaera diatopiko horiek antzemateko modukoak direnean dialektoak sortu direla esaten da.

Dialekto batetik bestera dagoen aldea ezin du elkar ulertzea galarazi. Ezinezkoa baldin bada elkar ulertu, dialektoak baino hizkuntzak direla esan ohi da.

Hizkuntza guztiak denborarekin aldatuz doaz baina eskola sistemek, literatura idatziak, itzal handiko ereduek, hiztegiek, liburu sakratuek-eta, aldaera diakronikoan lastertasuna moteldu dezakete.

Zer gertatuko litzateke hiztun batzuk bere herrialdean bakartuak geratuko balira? Bere hizkuntza aldatuko litzatekeela munduko hizkuntza guztiak bezala. Benetan oso bakartuak baldin badaude bilakaera propio eta berezia izango lukete eta epe luzean bere hizkuntza hasieran baino desberdinago bihurtuko litzateke. Hasieran inguruan zeuden hizkuntza aldaerak gauza gutxitan desberdinak baziren ere, mendeak joan mendeak etorri eta bilakaera guztien batuketak hizkuntza berriak sortuko lituzke.

 

Idatzi argudio testu bat honelako galderei tesi batekin erantzuten. Bilatu argudioak Interneten defendatu nahi duzun tesia babesteko.

  • Gaztelania eta katalana bi hizkuntza dira ala hizkuntza bakar baten bi dialekto?
  • Galegoa eta portugesa bi hizkuntza dira ala hizkuntza bakar baten bi dialekto?
  • Valentziako eta Kataluniako iparraldeko hizkerak bi hizkuntza ala bi dialekto direla esan daiteke?

Egin klik irudian CC BY-SA 3.0 Egilea Saguamundi Uploaded: 2011ko ekainaren 15a via Wikimedia Commons

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Argudio-testua, Idazlana egiteko gaia, Testu tipologia atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s