BESTE KAZETARITZA BAT POSIBLE (ETA BEHARREZKOA) DA

Mamariga (Santurtzi) aldeko blog batetik hartutako blog mezua

Liburuak, prentsa, aldizkariak / Libros, prensa, revistas

Okertu egin naiz. Arestian kazetaritzaren krisiaz idatzi dut, egunkari ezagunen salmenta jaitsiera soilik kontuan hartuta, eta suposatu egin dut informazioarekiko halako baldartasun pitin bat gazteriaren partez. Barkamena eskatu behar dut. Jarraitzen dut pentsatzen benetako arazoa egunkari “printzipalen” sinesgarritasun eza dela, botere politikoekin eta beraien orrietan iragartzen diren enpresa handiekin dauzkaten loturengatik, batez ere. Eta jarraitzen dut kritikatzen bezeroari ezinbestekoa irudituko zaion produktu bat sortzeko kazeta horien gaitasun falta (egunkariak “beharrezko artikuluak” legez daude izendatuta BEZaren zerrendan, %4ko zergarekin).

Baina okertu egin naiz, gazteriak informazioan ez zuela interesik pentsatzen bainuen, eta ez da horrela. Sare sozialetan begirada bat emanez gero, ikus daiteke, adibidez, zenbat jarraitzaile dauzkaten kazetari eta erreportari freelancek Twitter-en, edo nola Facebook-en edo blog-en bidez argitaratzen den kazetaritza berri hori (kritikoagoa, alternatiboagoa, espezializatua eta eztabaidara irekiagoa) gero eta bisita gehiago izaten dituen. Publikazio hauek zail daukate paperean argitaratzea, baina bere produktua ateratzeko crowdfundung-en bitartez kanpaina bat antolatzen dutenean sekulako…

View original post 109 more words

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Euskara ikastetxeetan atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s