Gehien erabiltzen ditugun hezkuntza-baliabide digitalak

1.- Wikispaces

Urtero ikasleentzat koaderno digitala prestatzen dugu Wikispaces zerbitzuan.

Aurten: http://karabezu.wikispaces.com/

 

2.- WordPress bloga.

Mintegiaren blogaz gain, irakaslearen blog hau ere erabiltzen dugu:

https://egunsentiederra.wordpress.com

Irakaslearen blog horretaz gain, ikasle askok ere bere idazlanak Interneten argitaratzeko ahalegintxoak egiten dituzte: Gure blogak

 

3.- Nabigatzailea beti euskaraz + zuzentzaile ortografiko automatikoa (Xuxen) + hiztegi digitalak (Euskalbar).

Firefox euskaraz erabiltzen dugu

 

4.- Google Apps for Education

Institutuko ikasle eta irakasleen artean komunikatzeko Googlek eskaintzen dituen euskarriak erabiltzen ditugu. Institutuak @barandiaran.biz domeinua du. Ikasle eta iraskasle guztiok gmail kontua, Google Drive, Google Sites, Google Groups… Google Apps for Education euskarriko zerbitzu guztiak eskura ditugu.

Euskarriko zerbitzu gehienak erabiltzen ditut ikasleekiko komunikazioa aberasteko asmoz. Ikasleekin taldeak eta banatze zerrendak egiten ditugu.

Testu eredugarriak partekatzen ditugu Driveren bidez, kalifikazio oharrak, kalifikazio taulak…

 

5.- eu.wikipedia.org

Azalpen testuen eredu, azalpen testuak argitaratzeko, informazio iturri…

Zenbait ikaslek eu.wikipedia.org horretan argitaratzeraino iritsi dira:

https://karabezu.wikispaces.com/2016.+urteko+uzta

 

6.- Youtube

Milaka bideo topa daitezke YouTuben euskaraz. Abestiak, dokumentalak… egunsentiederra blogean, karabezu wikian txertatzen ditugu, hitzak ulertzen saiatzen gara…

 

7.- Ahotsak.com

Erregistro herrikoia ulertze aldera, noiz edo noiz Ahotsak.com horretatik bideoren bat entzun eta aztertu izan dugu.

 

8.- Twitter

Lagunarteko erregistroa lantzeko #literotua traola erabiltzeko aukera eman izan da. Aukera hori boladaka erabili izan da.

 

9.- Telefono aplikazioak

Ikasleei telefonoak euskaldunago jartzeko eskatzen zaie, sistema eragilea euskaraz, aplikazio batzuk euskaraz deskargatzeko…

https://egunsentiederra.wordpress.com/estekak/

https://play.google.com/store/search?q=irontec&c=apps

 

10.- Ikasleek bere kabuz.

Irakasle honek horrelakorik inoiz eskatu ez badu ere, ikasle batzuek aurkezpen digitalak prestatu izan dituzte beren ahozko diskurtsoen lagungarri. (Jendaurrean hitz egitea bai eskatzen zaiela).

PowerPoint (irakasle honek LibreOffice erabiltzea aholkatzen badu ere), Prezi, SlideShare, bezalako sistemetan ikasleak bere kabuz ibili dira. Egindako aurkezpenak Interneten argitaratzeraino iritsi dira batzuk.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Argazkigilea David Shankbone. CC-BY-SA-3.0. Via Wikimedia Commons.

 

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Euskara ikastetxeetan atalean eta , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s