Ihes egindako zaldiarena

Ekialdeko ipuin zahar ezaguna:

Bazegoen behin, ekialdeko herri txiki batean, nekazari oso langile bat. Nekazari honek bazuen seme bat eta zaldi bat. Seme gaztea oso sendoa zen eta zaldia, inguruko zaldirik sendoena. Semearen eta zaldiaren laguntzarekin, nekazari hark inguruko uztarik onenak lortzen hasi zen. Berak baino zorte okerrago zutenei laguntzen hasi zen.

Halako batean, egunsenti eder batean, konturatu zen zaldiak ihes egin ziola.

Inguruko auzokideak, kontua jakin zutenean, berarengana hurbildu ziren bere doluminak adierazteko.

      –Nola dakizue zorigaitzeko gertakizuna izan dela?– erantzuten zien auzokideei nekazari langile hark.

Zaldirik gabe, oraindik ere, nahiko ondo moldatu ziren aita eta seme haiek. Txandaka egiten zuten tira gurditik eta goldetik eta, hainbeste lan egin eta gero, semea inguruko mutilik sendoena zela zabaldu zen inguruan.

Egunak joan, egunak etorri, asteak, hilabeteak eta udazkenaren atarian hara non agertu zitzaien atzera etxera galdutako zaldia. Zaldia behor basati batekin etxeratu zen.

Inguruko auzokideak, kontua jakin zutenean, nekazariarengana hurbildu ziren bere zorionak adierazteko. Behorra ziur aski ernari egongo zela eta inguruko nekazaririk zorionekoena zela esan zioten.

       –Nola dakizue zorioneko gertakizuna izan dela?– erantzuten zien auzokideei nekazari langile hark.

Hortxe ibili zen semea behor basatia hezitzeko ahaleginetan eta, halako batean, istripua izan zuen. Behorrak, ostiko batez, semeari hanka bat apurtu zion.

Inguruko auzokideak, kontua jakin zutenean, nekazariarengana hurbildu ziren bere doluminak adierazteko.

      –Nola dakizue zorigaitzeko gertakizuna izan dela?– erantzuten zien auzokideei nekazari langile hark.

Handik gutxira, hiritik armadakoak etorri ziren eta gazte osasuntsu guztiak soldadu eraman zituzten; nahi eta nahi ez, mutil gazte guztiak erreklutatu zituzten. Nekazariaren semea ez zuten eraman hanka hautsiarekin soldadu joateko gai ez zela ikusi zutelako.

Inguruko auzokideak, kontua jakin zutenean, nekazariarengana hurbildu ziren bere zorionak adierazteko…

Zaldia, behorra, goldea, nekazaria, zoriona, zoritxarra… (argazkia via Wikimedia Commons)

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Iritzia, Kultura, Lan-proposamenak, Literatura, Literatura eskolan, mikroipuin atalean eta , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s