Agur telebista

Hona hemen narrazio baten hasiera.

Kontatzailearen ikuspegia: lehen pertsona plural, kontatzaile ez-fidagarria.

  • Idatz ezazu ipuinaren jarraipena kontatzailearen ahotsari eutsiz.

“Azkenean seme-alabok gurasoak konbentzitu genituen. Telebista aparatu berri bat behar genuen aspaldidanik. Lagunen bat gure etxera etortzen zen bakoitzean harritu egiten zen gure telebista-gailu zahar-zaharra ikusterakoan. Normalean ez zuten ezer esaten, Txentxo ahoberoa kenduta… Horrek bai, horrek beti txiste txar bat bota behar: “zergatik ez diozue museo bati saltzen eta irabazitakoarekin gure mendeko hiruzpalau telebista berri erosten?”

Guk aitari edo amari errua bota eta, halako txantxak jasan behar.

3D telebisten garaietan, pantaila-makotuen garaitan, LED pantailen garaietan; guk oraindik XX. mendeko traste zahar harekin.

Baina Eguberri haietan gure zortea aldatuko zen. Hilabeteetako matrakek gurasoengan, azkenik, eragina izan zuten. Abenduko  aparteko soldatak ere lagundu zuen. Azkenean, hortxe joan ginen lau seme-alabok gurasoekin batera, Barakaldora, La casa del electricistara, gure telebista berria erostera.

Sekulako ilara topatu genuen. Telebistak eta etxeko elektro-tresnak oparitzen zituztela ematen zuen. Nahiz eta bederatzietan zabaldu, gu hortxe, ia bi ordu lehenago baina alferrik. Sekulako ilara.

Gu poz-pozik dena den.

Zortzi eta erdietan-edo, ilara askoz luzeago ematen zuen gure atzetik gure aurretik baino, eta hori nahiko arrazoi gu poz-pozik egoteko. Gainera, gure aitak “oraintxe etorriko naiz” esan eta handik gutxira hortxe etorri zen kruasan eta txokolatezko palmondotxo batzuekin.

Batzuetan ezin zara gurasoekin kexatu.

Kruasanekin gosari legea egin eta ilarak geundela, hortxe ikusi genituen bi gazte zein baino zein guapoago orritxo batzuk banatzen. Nik gugana hurbiltzea nahi,  kruasanak baino goxoagoak ematen zuten bi gazte haiek-eta. Hogei bat urte-edo, eta egun osoa kirola egiten ematen duten horietakoak ematen zuten. Nire tipokoan, hain zuzen ere… Baina tira. Harira.

Bi gazte haiek gugana hurbildu zirenean orrietan euskaraz eta gaztelaniaz idatzita zeukatena erakutsi ziguten. EHU/UPVren logoa ezagutu genuen eta esperimentu soziologiko batean parte hartzeko konbitea zen.

“Har ezazu parte ESPERIMENTU SOZIOLOGIKO batean eta irabaz ezazu dirua ERRAZ”.

Banatzen zuten orritxoko testu osoa ez dut hona ekarriko. Laburtuko dut. Kontua zera zen. Familia osoa telebistarik gabe  bizitzeagatik,  familia-kide bakoitzeko 50 € eskaintzen zituzten. Orritxoak Eusko Jaurlaritzaren logoa, EHUko logoa, eta beste hainbat logo ezagun zituen. Seriotan ematen zuen.

Galdera batzuk egin genituen eta bai, seriotan ari ziren. Kontua zen errolda-agiri bat aurkeztu eta teknikari batzuek etxeko telebistako konexioa moztuko zutela oso modu profesionalean, telebista ikusteko edozein aukera bertan behera utziz. Horrela, guk etxean gure aparatu zaharra zein berria piztuz gero ez genuen ezer ikusiko.

Etxekook zazpi izanik, 350 € irabaztea genuen hilero. Oporraldi ederra egin genezake hurrengo udan. Edo dendako telebistarik gustukoena, –eta garestiena–, erosi.

Esperimentuan parte hartzeari nahi genuenean utzi egin geniezaiokeen. Horixe baitzen esperimentuaren mamia, ea batez beste zenbat aguanta zitekeen XXI. mendean telebistarik gabe.

Internetean ere murrizpen batzuk jarriko zizkiguten teknikariek, tranparik ez egiteko.

Gure artean eztabaidatu genuen. Gurasoak berehala agertu ziren alde. Ene! 350 € hilero! Gurasoen begietatik txibiritek dir-dir. Seme-alabok, hasieratik ez genituen gauzak hain argi ikusten. Bakoitzak bere gustukoena gogoan, Disney Channel, Divinity, Tele 5. Etxera ailegatu eta urrutiko agintaria eskuratzeko gatazkak amaituko zirela esan zuen amak. Hurrengo udan, diru horrekin, wind-surf taularena egina zegoela esan zuen aitak.

Seme-alabok ere azkar bat etorri ginen. Amama ez zegoen gurekin une horretan baina hura konbentzitzea ez zen zaila izango. Berak zeukan denbora gehien telebista ikusteko baina beti kexa berbera botatzen zuen “Telebistan ezin ganorazko ezer aurkitu!” Kexatu asko egiten zen baina ez zuen telebista inoiz amatatzen…

Wikimedia Commons bidez; Nork: ABC Television [PD]

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Abestiak, Euskara ikastetxeetan, Euskara ikastetxetik kanpo, Idazlana egiteko gaia, Ikasleek idatzitakoak, ipuin, Iritzia, Lan-proposamenak, Literatura, Literatura eskolan, mikroipuin, Musika, Sorkuntza, Testu tipologia atalean eta , , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s