Gure idazlanak, ARGITARATZERAINO

Ikasle hori,

G O G O R A T U

Aurten, idazlan bat egiterakoan idazlan hori argitaratzerainoko prozesua burutu beharko genuke.

Ez du balio, ez da nahikoa, burutik pasatzen zaiguna gure koaderno digitalean argitaratzea. Horiek zirriborroak besterik ez dira.

Zirriborroak hobetu behar dira, “orraztu”, zuzendu. Erabili ditugun informazio iturriak eta ereduak aipatu behar dira. Badakizu non; gure idazlanaren azpiko aldean eta aurkibide koadroan.

  • Gure idazlana argitaratzeraino eraman beharko genuke.

Iritzi artikulua bada blog bat izan daiteke lekurik hoberena, norberak bere bloga egin lezake baina hobe blog publiko batean argitaratuko bagenu. Blog publiko askotan irekia dago editatzeko eta argitaratzeko aukera. Blog guztietan egoten da zabalik iruzkinak gehitzeko aukera.

Gogoratu, blog bat sortu nahi izanez gero: https://egunsentiederra.wordpress.com/2015/11/21/nola-sortu-blog-bat/

Gaur egun euskaraz gehien irakurtzen diren blogak, ziur aski, ZuZeu.eus eta Sustatu.eus izango dira. Baina gure artean, irakaslearen bloga ere erabil dezakegu. Ea iruzkinen bat kargatzen duzun.

Azalpen testua bada eu.wikipedia.org horretaraino paragrafo bat behintzat kargatzeko aukera erabili beharko genuke.

>Horra, beraz, gure idazlanak txukun-txukun egiteko eta bikaina eskuratzeko proposatutako prozedura:

  1. Pentsatu gustuko gai bat, horretarako irakasleak, gaiak etengabe proposatzen ditu. Gaiak posta-e bidez eta blog honen bidez jasotzen dira. Baina jasotako gaiaren aldaerak ere onartu egiten dira irakaslearekin hitz eginez gero.
  2. Bilatu gaiari buruzko informazioa (gure informazio iturriak izango dira, gorde beharko ditugu estekak eta erreferentziak).
  3. Bilatu egin nahi dugunaren antzeko eredu onak.
  4. Idatzi gure idazlanaren lehen zirriborroa.
  5. Autozuzenketa. Zuzentzaile ortografikoa eta Euskalbar tresnen laguntzarekin.
  6. Ikaskideei, (gure “entrenatzaileei” batez ere), zirriborroan ekarpenak egiteko eskatu, zuzenketak-eta.
  7. Irakasleari azken zuzenketa egiteko eskatu.
  8. Interneten argitaratu.
  9. Ziurtatu irakasleak gure lan hori ezagutu eta baloratuko duela.
  10. Ospatu Euskara eta Literatura irakasgaian nota ona atera dugula.

AEBko armadaren opari; ordenagailuak Afganistaneko Institutuko neskek ingelesa ikas dezaten. (Via Wikimedia Commons. PD).

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau didaktika, Euskara ikastetxeetan, Lan-proposamenak, Pedagogia atalean eta , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Gure idazlanak, ARGITARATZERAINO -ri

  1. Nere postekin loturak: 2016. urteko ‘uzta’. | egunsentiederra

  2. Nere postekin loturak: 2016. urteko ‘uzta’ | baraneuskara

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s