Zarata informatikoa garbitzeko trikimailua

Wikian zuzenean editatzea baino hobe da testu prozesadore batean idaztea. Gero idatzitako testua gure wikikra, Karabezura, kargatuko dugu. Horrela babes-kopia bat gordeta daukagu beti. (Ez dugu egindako lana alferrik galduko).

Testu prozesadorean idatzitako testuarekin batera “zarata informatikoa” edo “zabor informatikoa” kopiatuko dugu nahi gabe. Horrek gero Karabezu wikian problemak sor ditzake.

Badago trikimailu erraz bat “zarata informatikoa” edo “zabor informatikoa” garbitzeko. Gure testua gmail zerbitzuko posta mezuen editorean kopiatu eta sakatu beheko, eskuineko, triangelutxoan, beherantzako gezitxoan.

Hautatu Testu soileko modua

Ikus atxikitako pantaila-kapturak. Testu soileko modua hautatuz gero letra-tipo bakarra eta kolore bakarra agertuko zaigu. Grafikoak eta karaktere bitxienak desagertuko dira. Zabor informatikoa ere desagertuko da eta horrek gure wikian gardentasuna eta txukuntasuna ekarriko digu.

Gmail posta-e zerbitzuko editore arruntak hainbat letra-mota, hainbat kolore batera onartzen ditu. Baita irudi batzuk ere. Baina testu prozesadore batetik testu bat hona inportatu gero, zarata informatiko pixka bat ere ekarriko dugu, ziur aski.

Posta-e mezu bat idazterakoan beheko gezitxoari klik eta “Testu soileko modua” erabil dezakegu gure testuko zarata informatikoa garbitzeko.

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Azalpen testua, Internet, Lan-proposamenak, Teknologia atalean eta , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s