Argihizkiak 2016

//platform.twitter.com/widgets.js

http://argihizkiak.com/

Argihizkiak 2016 – Leioako bulebarrean (Leioako Udalaren webgunearen bidez)

Oinarriak

Lehiaketa / Oinarriak

PARTE-HARTZEA
• Lehiaketa honetan parte-hartzeak arau hauek eta epaimahaiaren erabakia erabat onartzea dakar.
Maila bi daude (adinaren araberakoak):
16-18 urte bitartekoena
18 urtetik gorakoena
• Testuek euskaraz idatzita egon behar dute, euskara batuan edo euskalkietan.
• Edozein testu mota onartuko da (prosa, olerkia, bertsoa, haikua…).
• Testu bakoitza argazkietako batean egongo da oinarrituta eta egileak adierazi beharko du zein den aukeratu duen argazkia (argazkiaren eta argazkilariaren izenak idatzita).
• Testu bakoitzak izenburu laburra izango du.
• Atal bi izango ditu lehiaketak (testuen luzeraren araberakoak):
▸ Labur-laburra (160 karaktere gehienez, espazioak barne, eta izenburua aparte)
▸ Laburra (100 hitz gehienez, izenburua aparte)

EPEA
• 2016ko maiatzaren 2tik 2016ko maiatzaren 31ra (biak barne).
• Epe horretatik kanpo jasotako testuak ez dira onartuko.

AURKEZTEA
• Parte hartu ahal izateko, datu hauek bidali behar dira: izena eta lehen bi abizenak, adina, herria, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa.
• Parte-hartzaileek lehiaketan emandako datuek benetakoak eta osoak izan beharko dute.
• Bidalitako datu pertsonalak antolatzaileek baino ez dituzte edukiko, eta haiek bermatuko dute testuen anonimatua epaileen hautatze- eta erabakitze-prozesuan.
• Testuak jatorrizkoak, argitaragabeak eta aurreko edozein lehiaketatan saritu gabeak izango dira, baita beste inongo lehiaketatan aurkeztu gabeak ere.
• Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez ere, testu BI bidali ahal izango ditu (bi kategoria berean edo testu bana kategoria bakoitzean; testu biak argazki berari jarriak ere izan daitezke).
• Testuak bidaltzeko modua: sms, whatsapp edo posta elektroniko bidez.
• Testuak nora bidali: 685 73 29 63 / argi.hizkiak@gmail.com
• Antolatzaileek mezu bat bidaliko diote parte-hartzaile bakoitzari, baieztatzeko testua(k) jaso d(it)u(z)tela.

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Argazkiak, Euskal Herria, Euskara ikastetxetik kanpo, Ikasleek idatzitakoak, Internet, Irudiak, Leioa, mikroipuin, Sorkuntza atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Argihizkiak 2016 -ri erantzun bat

  1. gorkaazk-k dio:

    Reblogged this on baraneuskara and commented:

    16 urtetik gorakoentzat

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s