Oihan Vega gurean

Aurreko batean gure ikastetxera Oihan Vega etorri zitzaigun bisita egitera. Berak bakarrik muntatu zuen proiektore bat, pantaila bat, nahasketa-mahaia… Sakoneta kiroldegiko areto zabal batean elkartu ginen. DBH3ko lau taldeak, (Arga, Baia, Duiderra, Elortz), irakasle batzuk eta Oihan Vega.

Hasieran, goian, harmailetako goiko lerroetan, ez jesartzeko esan baziguten ere, ikasle batzuek kasurik ez eta Oihanek berak ikasle batzuei jaisteko esan zien. Esate baterako, Jon M.-ri Athletic deitzen zion, Athleticeko elastikoa zeramalako egun horretan; batzuei izenak galdetu baina berehala ahaztu edo nahastu egiten zituen. Nahita edo nahi gabe, auskalo. Daniri, esaterako, Gonzalo deitzen zion behin eta berriro.[1]

Izenak bakarrik ez zituen nahasten, hizkuntzak ere bai. Euskaraz egiten bazuen ere, maiz tartekatzen zituen gaztelaniazko esaldi esanguratsuak. Euskara eta gaztelania  oso modu naturalean nahasten zituen, agian bere herrian, txikitan, ikasitako teknika. [2]

Hitz egin, batez ere hedabideei buruz hitz egin zigun. Gure lurralde hauetan A3 eta Tele5 telebista kateak nagusi direla esan zigun. Bi telebista kate horiek ikus-entzulegoaren ia erdia entretenitzen dute. Euskaraz telebista %3-edo entzuten dela esan zigun. [3]

Irrati kontuetan euskarak zorte hobea, leku zabalagoa, omen du.

Oihanek batez ere Gaztea irrati formulari buruz hitz egin zigun, berak barrutik ondo ezagutzen du eta.

Udan egiten dituzten jaialdiak erakutsi zizkigun eta egunero estudiotan musika nola kateatzen duten ere erakutsi zigun… Sampler bat zer den, esate baterako, erakutsi zigun.

Hortxe ibili ziren Ibai S., Maite M. eta beste batzuk DJ lanetan. (Eta besteok barrez).

Hortxe dugu gure Oihan Vega bere lankide batzuekin Einstein plantak egiten.

[1] Benetan haserretu zen Oihan Danirekin? Haserretu bazen, kapaz izan zen lanean normal segitzeko? Ze aholku oparitu zion Oihanek Daniri?

[2] Zer deritzozu bi hizkuntzak nahasteari? Gaztean ere egiten dute, ezta? Normala da? Diglosia? Saihestu egin beharko lukete?

[3] Ze kalitate eskaintzen dute bi kate (A3, T5) horiek? Kalitate aldetik onenak dira? Ondo hitz egiteko eredu onak eskaintzen dituzte? Telebista ikusten jartzen garenean kritikoak gara? Ikasteko aukera bat galtzen/irabazten ari garela pentsatzen dugu?

[4] Gaztea entzuteko gogoa etorri zitzaizun Oihan Vegaren jarduna entzun eta gero. Zapatuetan 12:00-14:00 saioa entzuteko gogoa? Bozkatzeko gogoa?

 

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Abestia, Abestiak, Euskal Herria, Euskara ikastetxeetan, Euskara ikastetxetik kanpo, Idazlana egiteko gaia, Kultura, Lan-proposamenak, Leioa, Musika atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s