Nola editatu Wikipedian

Ikasle batek honako mezua bidali dit:

Gorka azaldu ahal didazu nola igo testu bat wikipediara zeren eta nik nahi dut xxxx izeneko artikulua kargatu baina ez dakit nola egin.  xxxx artikulua badago gaztelaniaz baina nik hortik ezin dut euskaraz editatu.

Ikasle hori,

eu.wikipedia.org horretan testu bat kargatzeko,

  1. Wikipediara kargatzeko, zure testua azalpen testua izan behar du, ez iritzi artikulua
  2. Kalitate aldetik, zure testua nahikoa txukun egon behar du; informazioa argi ulertzeko moduan, koherentziaz, kohesioz, zuzentasun gramatikal minimo batekin…
  3. Zure testua zuzendu behin baino gehiagotan; erabili Xuxen eta Euskalbar tresnak, eska iezaiozu ikaskide bati eta irakasleari berriro zuzentzeko eta ekarpenak egiteko.
  4. Eman izena eu.wikipedia.org horretan, “Sortu kontu berria“. Horretarako zoaz wikipediara eta egin klik goian eskuinean: Sortu kontua. Hautatu zure erabiltzaile izena (ikusiko da, publikoa izango da) eta zure pasahitza (pribatua eta sekretua izango da; gorde ondo memorian). Posta-e helbide bat eskatuko zaizu eta hori ere ez da inon argitaratuko.
  5. Zoaz euskal wikipediara eta bilatu zure testuari dagokion artikulua. Artikulua wikipedian topatuz gero, txertatu zure testua behar den lekuan dagoeneko sortuta topatu duzun artikuluaren barruan. Bestela, zuk zeuk sortu beharko artikulu berria.
  6. Hasiberria bazara, komeni zaizu estilo gida eta tutoriala begiratzea.

 

Aurten milioi laurden artikulu lortzeraino heltzea espero da.

Aurten 250000 artikulu baietz!

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Azalpen testua, Euskara ikastetxeetan atalean eta , , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s