2015-2016. ikasturteko kronika – Beste eredu bat

Gogoratu, maiatzeko testu tipo berezia ikasturteko kronika zen. Driveren bidez partekaturik daukazue gidoi bat eta eredu bat edo beste.

Ikasle batek baimena eman dit bere ikasturteko kronika hona kopiatzeko. Ikasle horrek ez du bere izena ezkutatu nahi baina argitaratzea ere, ez du nahi.

Horra:

2015-2016 ikasturteko kronika

Urte honetako ikasle taldearekin DBH-1etik DBH-4ra egon naiz. Lehen Hezkuntza Mercedarias ikastetxean eta San Bartolomé eskolan egin nuen. Ikasturtea hasi zenean pixka bat beldurtuta nengoen goiko institutura pasatzea gauza berria zelako baina ez da aldaketa hain handia izan, azken finean. Irakasle batzuk beheko institututik ezagutzen nituen: Gorka, Mariví, Mikel…

Ikaskideekin ondo moldatu naiz hau gure 4. urtea elkarrekin zelako. Urte honetan hobeto konpondu naiz pasa den urteetan erlaziorik ez nuelako pertsona batzuekin eta aurten bai.

Ikasturte hasieran Gorkak proposatutako Graffitiei buruzko idazlan bat egin nuen. Gero nire gustuko gaiei buruz idatzi nuen gehien bat.

Ordezkariaren hautaketa kontu erraz bat izan zen, ordezkari izan nahi zuen pertsona bakarra Sofía baitzen, baina klaseko askok Mikel bozkatu zuten, nahiz eta berak ordezkari izateko gogorik izan ez. Mikel ordezkari atera zen.

Urte honetan egin ditudan ahozko aurkezpenak “Bernat Etxepare” eta “Linguae Vasconum Primitiae”, “Codex Calixtinus”, “Kristal Hautsien Paradoxa” eta “Txirigotak” izan dira.

Klasean nire ikaskideak egindako aurkezpen guztiak arretaz entzun ditut.

Klasean parte hartu dut ia egun guztietan eta nire iritzia eman dut gai askoren inguruan.

Klaseko giroa bikaina da. Guztiok elkar errespetatzen dugu; orain kurtso hasieran baino gehiago. Gure artean txantxak egiten ditugu eta klaseak laburragoak egiten dira.

Jendaurrean ia egunero hitz egin dut, debateetan, aurkezpenetan, iritzia ematen…

Txandak errespetatzea pixka bat kostatzen da baina urte hasierarekin konparatuta, hobetu dugula esan ahal dugu. Oraindik ez ditugu asko errespetatzen baina horretan gaude.

Ikasgelan adi egon naiz ia egun guztietan. Egun batzuetan off-en egon naizela onartu behar dut baina pertsona bat naiz. Egun batzuetan ez nuen batere gogorik klaseak aditzeko. Baina portzentajea aztertzen, off egon naizen egunak oso gutxi izan dira, nik uste. Gehienetan adi-adi egon naiz eta klasean parte hartu dut.

Bideoak entzun ditugunean ez naiz oso adi egon. Egia esanda niri musika mota hori ez zait batere gustatzen eta aditzen egotea asko kostatzen zait. Baina adibidez euskaraz hitz egiten zuen neska finlandiarraren audioa entzun genuenean adi egon nintzen interesgarria iruditzen zitzaidalako.

Gorkak bidalitako liburu eta ipuin guztiak irakurri ditut.

“Marrazki Bizidunak”, Xabier Montoiarena; Lurraren Taupadak, Jon Arretxerena; Zer da, ba, maitasuna?, Miren Agur Meaberena, Kurrin Kurrun Vitae, Joxerra Garziarena, Maitasun gutunaren ipuin hura, Goiatz Labandibarrena… guztiak irakurri ditut, azken finean.

Ikasgelan gai guztien hasieran dauden testuak irakurri ditugu kronometroarekin, azkenekoak izan ezik. Ez zait oso ondo iruditu kronometroarekin irakurtzea presioa eragiten duelako eta horrela, ni behintzat, ez naiz ezertaz enteratzen.

Diagnosi probak egingo balizkigute hobetu dugula erakutsiko lukete, nik uste. Hitz berri, esamolde eta beharrezko esaldi berri asko ikasi ditugu. Idazlanen kalitatea hobetu dut, Dorak ezetz dio ordenagailura pasatzen eta kurtso hasierako idazlan batzuk irakurtzen argi ikusi dut. Orain nire idazteko modua hobea dela pentsatzen dut.

Egia esanda aurten ez dut euskaraz asko irakurri nire kabuz. Harry Potterren liburuak irakurtzeko asmoa neukan baina aurten ez dut irakurtzeko gogorik izan, ez euskaraz ez beste hizkuntzetan.

Baina egunsentiederra blogeko artikulu batzuk irakurri ditut eta iruzkinak utzi ditut nire iritzia emanez.

Metodologia hau nire ustez bikaina da. Nahi baduzu, eta arreta jartzen baduzu, asko ikasi ahal duzu eta ez bakarrik euskara hizkuntzaren inguruan. Klaseetan gauza desberdin askori buruz hitz egin dugu, batzuk besteak baino interesgarriagoak baina guztiei mamia atera diegu. Sautrela, euskal historia, Francoren garaietako gauza batzuk, Williamsen sindromea… ikasi ditudan gauzetariko batzuk dira. Zerbait aldatzekotan agian batzuetan jolasak egitea edo informatika saio gehiago izatea izango litzateke.

Karabezu lan koaderno digitalean mota askotariko idazlanak dauzkat eta batzuk oso luzeak. Kurtso hasieran baino lan gehiago egiten aritu naiz amaiera aldera, nire ustez pixka bat hobeto ere bai.

Autozuzenketa egin dut, Google Docsen zuzentzaile ortografiko automatikoa erabiltzen eta idazlanak berriro irakurtzen. Gorkarekin autozuzenketa egin dut ere bai, idazlan batzuk eu.wikipedia.org horretara argitaratu arte.

Beste ikaskideen idazlan batzuk irakurri ditut eta ekarpenak egin ditut. Ivanen idazlan batzuk, Iñigorenak…

Entrenatzaile pertsonal bezala ez naizela oso fin aritu aitortu behar dut. Rol hau hobeto bete nuen pasa den urtean baina kurtso honetan arreta gehiago jarri dut nire idazlan propioetan.

Nire orrian aldaketak ikusi ditudanean begiratu ditut, ea nork egon den zuzentzen eta zer zuzendu duen ikusteko.

Nire blogean Karabezu lan koadernoan argitaratu ditudan idazlan berberak daude. Horrela irakasleak eskatzen duen kontu bati –idazlanak ahalik eta lekurik publikoenean argitaratu— erantzuten saiatu naiz.

Iruzkinak egunsentiederra blogean utzi ditut eta, kurtso hasieran, ZuZeu blogean iruzkin bat utzi nuela uste dut.

Wikipedian “Txirigotak” eta “Doktorego tesia” artikuluak argitaratu ditut eta aste honetan “Igande Rozieroa” eta “Anastasia Romanov” argitaratzeko asmoa daukat. Irakasleak azken zuzenketak egin orduko.

Gizarte sareetan ez dut ezer euskaraz idatzi. Twitter kontu bat egin nuen baina ez naiz ondo moldatzen. Ez dut gure #literotua traola sekulan erabili. Ezta begiratzeko ere.

Nire aurtengo idazlanik onena hautatzerakoan hiru posibilitateren artean nago, “Anastasia Romanov”, ordu pilo bat eman ditudalako idazlan honetan, 21000 karaktere baino gehiago dauzka, eta laster Wikipediara igoko dut. Dena den, irakasleak esan dit “nobela arrosa” kutsu bat daukala baina nik jatorrizko bertsioa, es.wikipediako bertsioa ere horrelakoa dela adierazi diot. “Txirigotak” artikulua ez da oso luzea ia ez ditu 2000 karaktere baina Wikipediara igo dut eta ahozko aurkezpen bat egin nuen gaiari buruz.

Eta gero, kronika hau.

Orain txukunago idazten dut paperean. Txantiloia erabiltzen hasi naiz, zuzen eta ertzetan, bazterretan leku zuria uzten. Orain letrak handiagoak egiten ditut hobeto irakurtzeko. Ez ditut eskemak egiten ez ditudalako behar. Estilo bati eusten eta koherente izaten badakit. Ideiak antolatzen eta haien arteko kohesioarekin. Badakit testua amaitzen, bat-batean moztu gabe.

Ahozko aurkezpenak egin ditut eta besteek egindakoak adi entzun ditut. Parte hartzen saiatu naiz galderak egiten. Entzule aktiboa izaten.

Bloga sortzea oso erraza izan zen, DBH 1an sortu nuen klasean. 2012tik blog hori erabiltzen dut euskaraz idazteko. Ez dakit zenbat sarrera ditudan, 3 urteko idazlanak dira.

Bernat Etxepare eta Linguae Vasconum Primitiaeren eskema egin nuen klase aurrean aurkezteko. Ez ditut diapositiba aurkezpenik egin euskara irakasgaiarentzat baina Mexikori buruzko bat egin nuen Sararekin Informatikarako.

Ikasgelan parte hartu dut. Nire iritzia gizalegez eman dut eta besteen iritzia errespetatu dut. Besteek hitz egin dutenean entzun diet, gero elkarrizketa kohesioz eta koherentziaz jarraitzeko.

Nire jarrera ona izan da. Etorri ez naizen egunetan gaixorik edo medikura joateko beharra neukalako izan da, greba egunak kenduta.
Klasean adi egon nahiz eta parte hartu dut. Ez dut mugikorra inoiz begiratu klaseko orduetan. Beharrezko materiala eskura izan dut eta behar ez nuena gordeta.

Informatika gelan egunsentiederra bloga begiratu izan dut batzuetan eta beti @barandiaran.bizeko mezuak irakurri ditut. Mezuak ikusi eta gero Google Docs zerbitzuan idazten nuen zuzentzaile ortografiko oso ona daukalako eta gero, han idatzitakoa, nire karabezu lan-koaderno digitaleko orrira pasatzen nuen.

Ez dakit zer egin nire bizitzarekin egia esanda, datorren urtean letren alorretik joango naiz, fisika eta kimika ez zaidalako batere gustatzen baina ez dakit zertan lan egin nahi dudan. Beharbada zuzenbidetik joango naiz. Auskalo.

Klasean lortu dugun giroa kurtso hasieran baino hobea izan da amaiera aldera, nahiz eta batzuetan guztiok batera hitz egin eta kaos pixka bat sortu. Nire ekarpena baxuago hitz egitea izan da.

Nire ustez merezi dudan kalifikazioa 9 batetik gorakoa da. Kronika honetan azaldu ditudan gauza guztiengatik.

Guztira ia 77.000 karaktere dauzkat ikasturte honetan argitaraturik. Irakasleak bota zigun erronkatik –30.000 karakteretik– gora, beraz. Gainera, testu batzuk oso leku publikoan kokatu ditut.

Kurtso honetan lan handia egin dut eta denbora asko erabili dut idazlanak egiten eta ahozko aurkezpenak prestatzen.

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Argudio-testua, didaktika, Idazlana egiteko gaia, Pedagogia, Sorkuntza atalean eta , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2015-2016. ikasturteko kronika – Beste eredu bat -ri erantzun bat

  1. gorkaazk-k dio:

    Reblogged this on baraneuskara.

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s