Mugikaria

Ivn DBH-4.A taldekoak, honelako idazlana utzi zuen bere laneko koadernoan. Irakasleaz axaletik orraztu eta hona ekarri du:

Egun hauetan mugikaria deritzon mugikorreko aplikazioa euskaraz probatu dut. Eta kontatuko dizuet nire iritzia eta saiatuko naiz objektiboa izaten.

Hasiko naiz mugikaria zer den esaten, mugikaria euskarazko albisteak irakurtzeko aplikazioa da, euskal albiste webguneetatik hartzen ditu artikuluak, horrekin batera aplikazio oso betea da, edizio berria dagoenean notifikazio bat bidaltzen dizu eta aukera oso ona da euskaraz irakurtzeko.

Nire esperientziagatik, aplikazioa erabilgarria da, baina pertsonalizatzeko aukerak faltatzen dira, pantaila handia daukagunok tituluak oso handiak irakurtzen ditugu, orduan ez dugu aprobetxatzen pantaila, nire ustez aplikazio batean tituluen tamaina erabakitzea ezinbestekoa da, eta bere itxura oso atzeratua geratu da. Orduan berrikuntza estetikoa behar du.

Bere artikuluak oso interesgarriak dira eta badaukazu aukera beste egunetako edizioak irakurtzeko.

Ez duzue izango problemarik erabiltzeko, oso erraz ulertzen da mekanika.

Nire ondorioak hauek dira, nahi baduzu euskaraz mintzatu edo gustuko duzu euskaraz irakurtzea, aplikazio hau egon behar da zure mugikorrean, bi egunetan irakurtzen baduzu, beste egunetan ia nahi gabe sartuko zara irakurtzera.

Nire nota 6,5 da, itxuragatik, itxura hobetuko balute oso aplikazio ona izango litzateke eta esperientzia aplikazioarekin hobea izango litzateke.

Mugikaria. Interneten gehien mugitu diren azken berriak telefonoan edo tabletean irakurtzeko aplikazioa.

Advertisements

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Ikasleek idatzitakoak, Internet, Iritzi artikulua, Iritzia atalean eta , , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s