Nortzuk gara

1. Blog honekin hasi zirenak (2010):

Astrabudua BHIko DBHko ikasleak. Euskal Herrira etorri berriak. “Etorri baino lehen ez genekien Espainian beste hizkuntza batzuk ere bazeudela. Halabeharrez, euskara ikasten hasi berriak gara, hizkuntza hori inork erabiltzen ez badu ere. A ereduan matrikulaturik gaude. Gehienok Euskara eta Literatura irakasgaian ebaluatzetik salbuetsiak gaudenez, euskaraz idazten dugu irakasleak bakea eman diezagun, (astuntxo jartzen da bestela)”.

“Edozeri buruz idatz dezakegula esan digu euskara irakasleak betiere euskaraz baldin bada. Google Translate eta Open Trad erabiltzeko esaten digu, ez Ctrl-C   +  Ctrl-V”.

Blogaren lehen kudeatzailea chiveto9 izan zen. Blogaren izena asmatzeko lehiaketa irabazi zuen ikaslea: “elcubanitodelssabor”, (hau da, Jose Bleimer).

2. Blogaren txanda hartu zuten ikasleak (2011):

Barandiaran BHIko Euskara eta literatura irakasgaiko B ereduko ikasleak + Erlijioaren alternatibako zenbait ikasle.

Gure izenak artikuluen ondoan topatuko dituzu. Edo erantzunetan.

Blog hau lehenbizi erabili zuen ikaslea: SaraCormenzana15.

Blog honetan egile rola hartu zuen lehen ikaslea:

3. Hurrengo txanda (2012-2013)

Barandiaran BHIko Euskara eta literatura irakasgaiko 1B, 1BD, 2B eta 2EA2 taldeetako ikasleak.

Ikasleen beste blog batzuk:

 GURE BLOGAK

4. 2013-2014

Euskara irakasleak hartu zuen bere gain blog hau elikatzea. Barandiaran BHIko Euskara eta literatura irakasgaiko Batx.-1-D, Batx.-1-E, Batx.-1-F, DBH-3d2 & DBH-3d2 taldeetako ikasleek bere iruzkinekin bloga osatu egiten zuten.

4. 2014-2015

Lehen zikloan Eskola 2.0 ordenagailuak eskura bazeuden ere, ikasle bakoitzak ordenagailu bana eskura, DBH3-Arga, DBH3-Baia, DBH3-Duiderra eta DBH3-Elortz taldeek informatika gelara jaitsi behar eta ordenagailuak bikoteka edo hirukoteka partekatu behar…

Euskara irakasleak hartu zuen, berriro ere, bere gain blog hau elikatzea.

Jose Migel Barandiaran BHI (Behekoa) mapa
Jose Migel Barandiaran BHI (Behekoa) mapa

Jose Migel Barandiaran institutua (Goikoa) mapa
Jose Migel Barandiaran institutua (Goikoa) mapa

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s