Ahozko ariketa – inprobisatuz

Erronka.

  1. Bideoa ixil-ixilik entzungo dugu eta gero,
  2. irakasleak esaten duen pertsonak, gutxienez bi minutuko diskurtsoa bota beharko du.

Hautatutako pertsonak bideoa ikusterakoan pentsatu, sentitu duena kontatu beharko du edo bideoan ikusten diren kontuei buruz zerbait inprobisatu beharko du.

Advertisements
Ahozko adierazpena, Antolaketa, Bideo, Ikasleari erronka atalean publikatua | , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

2015-2016. ikasturteko kronika – Beste eredu bat

Gogoratu, maiatzeko testu tipo berezia ikasturteko kronika zen. Driveren bidez partekaturik daukazue gidoi bat eta eredu bat edo beste.

Ikasle batek baimena eman dit bere ikasturteko kronika hona kopiatzeko. Ikasle horrek ez du bere izena ezkutatu nahi baina argitaratzea ere, ez du nahi.

Horra:

2015-2016 ikasturteko kronika

Urte honetako ikasle taldearekin DBH-1etik DBH-4ra egon naiz. Lehen Hezkuntza Mercedarias ikastetxean eta San Bartolomé eskolan egin nuen. Ikasturtea hasi zenean pixka bat beldurtuta nengoen goiko institutura pasatzea gauza berria zelako baina ez da aldaketa hain handia izan, azken finean. Irakasle batzuk beheko institututik ezagutzen nituen: Gorka, Mariví, Mikel…

Ikaskideekin ondo moldatu naiz hau gure 4. urtea elkarrekin zelako. Urte honetan hobeto konpondu naiz pasa den urteetan erlaziorik ez nuelako pertsona batzuekin eta aurten bai.

Ikasturte hasieran Gorkak proposatutako Graffitiei buruzko idazlan bat egin nuen. Gero nire gustuko gaiei buruz idatzi nuen gehien bat.

Ordezkariaren hautaketa kontu erraz bat izan zen, ordezkari izan nahi zuen pertsona bakarra Sofía baitzen, baina klaseko askok Mikel bozkatu zuten, nahiz eta berak ordezkari izateko gogorik izan ez. Mikel ordezkari atera zen.

Urte honetan egin ditudan ahozko aurkezpenak “Bernat Etxepare” eta “Linguae Vasconum Primitiae”, “Codex Calixtinus”, “Kristal Hautsien Paradoxa” eta “Txirigotak” izan dira.

Klasean nire ikaskideak egindako aurkezpen guztiak arretaz entzun ditut.

Klasean parte hartu dut ia egun guztietan eta nire iritzia eman dut gai askoren inguruan.

Klaseko giroa bikaina da. Guztiok elkar errespetatzen dugu; orain kurtso hasieran baino gehiago. Gure artean txantxak egiten ditugu eta klaseak laburragoak egiten dira.

Jendaurrean ia egunero hitz egin dut, debateetan, aurkezpenetan, iritzia ematen…

Txandak errespetatzea pixka bat kostatzen da baina urte hasierarekin konparatuta, hobetu dugula esan ahal dugu. Oraindik ez ditugu asko errespetatzen baina horretan gaude.

Ikasgelan adi egon naiz ia egun guztietan. Egun batzuetan off-en egon naizela onartu behar dut baina pertsona bat naiz. Egun batzuetan ez nuen batere gogorik klaseak aditzeko. Baina portzentajea aztertzen, off egon naizen egunak oso gutxi izan dira, nik uste. Gehienetan adi-adi egon naiz eta klasean parte hartu dut.

Bideoak entzun ditugunean ez naiz oso adi egon. Egia esanda niri musika mota hori ez zait batere gustatzen eta aditzen egotea asko kostatzen zait. Baina adibidez euskaraz hitz egiten zuen neska finlandiarraren audioa entzun genuenean adi egon nintzen interesgarria iruditzen zitzaidalako.

Gorkak bidalitako liburu eta ipuin guztiak irakurri ditut.

“Marrazki Bizidunak”, Xabier Montoiarena; Lurraren Taupadak, Jon Arretxerena; Zer da, ba, maitasuna?, Miren Agur Meaberena, Kurrin Kurrun Vitae, Joxerra Garziarena, Maitasun gutunaren ipuin hura, Goiatz Labandibarrena… guztiak irakurri ditut, azken finean.

Ikasgelan gai guztien hasieran dauden testuak irakurri ditugu kronometroarekin, azkenekoak izan ezik. Ez zait oso ondo iruditu kronometroarekin irakurtzea presioa eragiten duelako eta horrela, ni behintzat, ez naiz ezertaz enteratzen.

Diagnosi probak egingo balizkigute hobetu dugula erakutsiko lukete, nik uste. Hitz berri, esamolde eta beharrezko esaldi berri asko ikasi ditugu. Idazlanen kalitatea hobetu dut, Dorak ezetz dio ordenagailura pasatzen eta kurtso hasierako idazlan batzuk irakurtzen argi ikusi dut. Orain nire idazteko modua hobea dela pentsatzen dut.

Egia esanda aurten ez dut euskaraz asko irakurri nire kabuz. Harry Potterren liburuak irakurtzeko asmoa neukan baina aurten ez dut irakurtzeko gogorik izan, ez euskaraz ez beste hizkuntzetan.

Baina egunsentiederra blogeko artikulu batzuk irakurri ditut eta iruzkinak utzi ditut nire iritzia emanez.

Metodologia hau nire ustez bikaina da. Nahi baduzu, eta arreta jartzen baduzu, asko ikasi ahal duzu eta ez bakarrik euskara hizkuntzaren inguruan. Klaseetan gauza desberdin askori buruz hitz egin dugu, batzuk besteak baino interesgarriagoak baina guztiei mamia atera diegu. Sautrela, euskal historia, Francoren garaietako gauza batzuk, Williamsen sindromea… ikasi ditudan gauzetariko batzuk dira. Zerbait aldatzekotan agian batzuetan jolasak egitea edo informatika saio gehiago izatea izango litzateke.

Karabezu lan koaderno digitalean mota askotariko idazlanak dauzkat eta batzuk oso luzeak. Kurtso hasieran baino lan gehiago egiten aritu naiz amaiera aldera, nire ustez pixka bat hobeto ere bai.

Autozuzenketa egin dut, Google Docsen zuzentzaile ortografiko automatikoa erabiltzen eta idazlanak berriro irakurtzen. Gorkarekin autozuzenketa egin dut ere bai, idazlan batzuk eu.wikipedia.org horretara argitaratu arte.

Beste ikaskideen idazlan batzuk irakurri ditut eta ekarpenak egin ditut. Ivanen idazlan batzuk, Iñigorenak…

Entrenatzaile pertsonal bezala ez naizela oso fin aritu aitortu behar dut. Rol hau hobeto bete nuen pasa den urtean baina kurtso honetan arreta gehiago jarri dut nire idazlan propioetan.

Nire orrian aldaketak ikusi ditudanean begiratu ditut, ea nork egon den zuzentzen eta zer zuzendu duen ikusteko.

Nire blogean Karabezu lan koadernoan argitaratu ditudan idazlan berberak daude. Horrela irakasleak eskatzen duen kontu bati –idazlanak ahalik eta lekurik publikoenean argitaratu— erantzuten saiatu naiz.

Iruzkinak egunsentiederra blogean utzi ditut eta, kurtso hasieran, ZuZeu blogean iruzkin bat utzi nuela uste dut.

Wikipedian “Txirigotak” eta “Doktorego tesia” artikuluak argitaratu ditut eta aste honetan “Igande Rozieroa” eta “Anastasia Romanov” argitaratzeko asmoa daukat. Irakasleak azken zuzenketak egin orduko.

Gizarte sareetan ez dut ezer euskaraz idatzi. Twitter kontu bat egin nuen baina ez naiz ondo moldatzen. Ez dut gure #literotua traola sekulan erabili. Ezta begiratzeko ere.

Nire aurtengo idazlanik onena hautatzerakoan hiru posibilitateren artean nago, “Anastasia Romanov”, ordu pilo bat eman ditudalako idazlan honetan, 21000 karaktere baino gehiago dauzka, eta laster Wikipediara igoko dut. Dena den, irakasleak esan dit “nobela arrosa” kutsu bat daukala baina nik jatorrizko bertsioa, es.wikipediako bertsioa ere horrelakoa dela adierazi diot. “Txirigotak” artikulua ez da oso luzea ia ez ditu 2000 karaktere baina Wikipediara igo dut eta ahozko aurkezpen bat egin nuen gaiari buruz.

Eta gero, kronika hau.

Orain txukunago idazten dut paperean. Txantiloia erabiltzen hasi naiz, zuzen eta ertzetan, bazterretan leku zuria uzten. Orain letrak handiagoak egiten ditut hobeto irakurtzeko. Ez ditut eskemak egiten ez ditudalako behar. Estilo bati eusten eta koherente izaten badakit. Ideiak antolatzen eta haien arteko kohesioarekin. Badakit testua amaitzen, bat-batean moztu gabe.

Ahozko aurkezpenak egin ditut eta besteek egindakoak adi entzun ditut. Parte hartzen saiatu naiz galderak egiten. Entzule aktiboa izaten.

Bloga sortzea oso erraza izan zen, DBH 1an sortu nuen klasean. 2012tik blog hori erabiltzen dut euskaraz idazteko. Ez dakit zenbat sarrera ditudan, 3 urteko idazlanak dira.

Bernat Etxepare eta Linguae Vasconum Primitiaeren eskema egin nuen klase aurrean aurkezteko. Ez ditut diapositiba aurkezpenik egin euskara irakasgaiarentzat baina Mexikori buruzko bat egin nuen Sararekin Informatikarako.

Ikasgelan parte hartu dut. Nire iritzia gizalegez eman dut eta besteen iritzia errespetatu dut. Besteek hitz egin dutenean entzun diet, gero elkarrizketa kohesioz eta koherentziaz jarraitzeko.

Nire jarrera ona izan da. Etorri ez naizen egunetan gaixorik edo medikura joateko beharra neukalako izan da, greba egunak kenduta.
Klasean adi egon nahiz eta parte hartu dut. Ez dut mugikorra inoiz begiratu klaseko orduetan. Beharrezko materiala eskura izan dut eta behar ez nuena gordeta.

Informatika gelan egunsentiederra bloga begiratu izan dut batzuetan eta beti @barandiaran.bizeko mezuak irakurri ditut. Mezuak ikusi eta gero Google Docs zerbitzuan idazten nuen zuzentzaile ortografiko oso ona daukalako eta gero, han idatzitakoa, nire karabezu lan-koaderno digitaleko orrira pasatzen nuen.

Ez dakit zer egin nire bizitzarekin egia esanda, datorren urtean letren alorretik joango naiz, fisika eta kimika ez zaidalako batere gustatzen baina ez dakit zertan lan egin nahi dudan. Beharbada zuzenbidetik joango naiz. Auskalo.

Klasean lortu dugun giroa kurtso hasieran baino hobea izan da amaiera aldera, nahiz eta batzuetan guztiok batera hitz egin eta kaos pixka bat sortu. Nire ekarpena baxuago hitz egitea izan da.

Nire ustez merezi dudan kalifikazioa 9 batetik gorakoa da. Kronika honetan azaldu ditudan gauza guztiengatik.

Guztira ia 77.000 karaktere dauzkat ikasturte honetan argitaraturik. Irakasleak bota zigun erronkatik –30.000 karakteretik– gora, beraz. Gainera, testu batzuk oso leku publikoan kokatu ditut.

Kurtso honetan lan handia egin dut eta denbora asko erabili dut idazlanak egiten eta ahozko aurkezpenak prestatzen.

Argudio-testua, didaktika, Idazlana egiteko gaia, Pedagogia, Sorkuntza atalean publikatua | , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin 1

Nola editatu Wikipedian

Ikasle batek honako mezua bidali dit:

Gorka azaldu ahal didazu nola igo testu bat wikipediara zeren eta nik nahi dut xxxx izeneko artikulua kargatu baina ez dakit nola egin.  xxxx artikulua badago gaztelaniaz baina nik hortik ezin dut euskaraz editatu.

Ikasle hori,

eu.wikipedia.org horretan testu bat kargatzeko,

  1. Wikipediara kargatzeko, zure testua azalpen testua izan behar du, ez iritzi artikulua
  2. Kalitate aldetik, zure testua nahikoa txukun egon behar du; informazioa argi ulertzeko moduan, koherentziaz, kohesioz, zuzentasun gramatikal minimo batekin…
  3. Zure testua zuzendu behin baino gehiagotan; erabili Xuxen eta Euskalbar tresnak, eska iezaiozu ikaskide bati eta irakasleari berriro zuzentzeko eta ekarpenak egiteko.
  4. Eman izena eu.wikipedia.org horretan, “Sortu kontu berria“. Horretarako zoaz wikipediara eta egin klik goian eskuinean: Sortu kontua. Hautatu zure erabiltzaile izena (ikusiko da, publikoa izango da) eta zure pasahitza (pribatua eta sekretua izango da; gorde ondo memorian). Posta-e helbide bat eskatuko zaizu eta hori ere ez da inon argitaratuko.
  5. Zoaz euskal wikipediara eta bilatu zure testuari dagokion artikulua. Artikulua wikipedian topatuz gero, txertatu zure testua behar den lekuan dagoeneko sortuta topatu duzun artikuluaren barruan. Bestela, zuk zeuk sortu beharko artikulu berria.
  6. Hasiberria bazara, komeni zaizu estilo gida eta tutoriala begiratzea.

 

Aurten milioi laurden artikulu lortzeraino heltzea espero da.

Aurten 250000 artikulu baietz!

Azalpen testua, Euskara ikastetxeetan atalean publikatua | , , , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

HiztegiAPP telefonoan instalatzea merezi du

Hiztegiak eta bestelako zenbait hizkuntza-baliabide kontsultatzeko aplikazio berri bat kaleratu du Elhuyarrek mugikorretarako: HiztegiAPP.

Dagoeneko eskuragarri dago Google Playn, Android mugikorretarako, eta laster egongo da erabiltzeko moduan iOS mugikorretarako bertsioa ere App Storen (une honetan, beta bertsio bat dago).

HiztegiAPP hiztegi bat baino gehiago da; zehazki, 36 hizkuntza-baliabide aldi berean kontsultatzeko aukera ematen du. Tartean, euskarazko hiztegi elebidunak, eleaniztunak, sinonimoen hiztegiak, corpusak, Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta abar eskaintzen ditu. Lehenespenez, 8 hizkuntza-baliabide hauetan egiten du kontsulta:

Nahi izanez gero, bilaketak baliabide horietan guztietan batera egin ditzakezu, edo kontsultarako baliabideen zerrenda pertsonalizatu dezakezu, eta nahi duzunean aldatu, unean uneko beharrak kontuan hartuta. Hautatzen dituzun baliabideen arabera, hizkuntza-aukera bat baino gehiago dituzu, betiere tartean euskara dela (gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemana, latina, japoniera…).

Aplikazioa erabilerraza da oso, eta bilaketak euskaratik egiten badituzu, gainera, bilaketa “lematizatzeko” ahalmena ere badu HiztegiAPP aplikazioak. Alegia, erabiltzaileak “nentorkizun” hitzaren esanahia ez badaki, adibidez, bilaketa egin aurretik, “etorri” erroa zein den topatuko du HiztegiAPP aplikazioak, eta azken horren bilaketaren emaitza ikusiko du zuzenean erabiltzaileak. Horretarako, baliabideen zerrendaren amaieran agertzen den “lematizazioa” aukera aktibatu besterik ez da egin behar.

HiztegiAPP eskuratu nahi izanez gero, zoaz Google Playra, Android sistema eragilea duen mugikorra baldin baduzu, edo App Storera, iPhone edo iPad bat baduzu. Bertako bilatzailean “HiztegiAPP” jarri, eta zuzenean deskargatu dezakezu mugikorrera, zentimorik ordaindu gabe. Animatu eta probatu!

Euskal Herria, Hizkuntzalaritza, Internet atalean publikatua | , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin 1

Graffitiak

Hona hemen Alain, 3.B taldekoak, bere koadernoan egin duen iritzi artikulua.

  • Iruzkin bat gehitu ahal duzu Alainen argudioen alde edo kontra eginez. (Iruzkina gehitzeko artikuluaren azpian bilatu azpimarraturik gehitu iruzkin bat)

Graffitiren legalizazioa?

Nire ustez, graffitia legala izan behar ute, zeren eta arte mota bat da. Nik ez dut esaten hormetan margotzea ondo dagoela baina bai mihiseetan margoztu eta gero museo bat egin ahal da graffitiz beteta. Hori bai, gauza askok bezala bere alde onak eta bere alde txarrak dauzka legalizazioak.

Gauza onak: adibidez, lan gehiago egon ahal da, jendeak graffitiak eginez dirua irabazi ahal duelako. Horrela beste lan mota bat ere egongo da, turismo gehiago erakarriko du kasu batzuetan. Hau da, oso ona bazara graffitiak margotzen, arrakasta handia izan ahal duzu. Zure koadroak museoetan egongo dira eta horrela munduko jende guztiak ikusi ahal dute zure koadroak, bai Internet, bai museotan.

Gauza txarrak: jendeari graffitiei buruzko arautegia bost axola zaio. Hormetan graffiti gehiago margotzea eta gero eta leku publikoagoenetan margotzea jendeari bost axola. Adibidez, estatua baten gainean edo estatua erdian pertsonak ondo ikusteko jendeari berdin zaio. Agian jendeak entzungo balu graffitiak legalak direla eta kotxeak, bulego baten kristalak eta abar margotuko lituzke.

Nire ustez graffitiak legalak izan behar dute, baina bakarrik lizentzia batekin non esaten duela bakarrik margotu ahal duzula mihiseetan eta benetako artista bihurtuko zara. 800px-tag_in_malmc3b6

Debate, Idazlana egiteko gaia, Iritzi artikulua, Iritzia, Lan-proposamenak atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Tatoeba.org

Gaur Petrut-ek hautsi du errekorra:  83 esaldi euskaratu ditu Tatoeban errumanieratik. Rankinean, euskarak okzitanierari, gure auzokoari, aurrea hartu dio Petruten ekarpenei esker. Okzitanierarekin batera, koreerari eta kotavari aurre hartu ere.

 


Sustatu.eus | Tatoeba © cc-by-sa: gorkaazk

Euskara ikastetxeetan, Euskara ikastetxetik kanpo, Idazlana egiteko gaia, Internet, Kultura, Lan-proposamenak atalean publikatua | , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Trailer

Egoten dira book-trailer lehiaketak. (<

Edo

  • har ezazu zinema trailer bat eta idatz ezazu filmari buruz.

    Zientzia fikziozko film on bati buruzko idazlana, esate baterako.

Idazlana egiteko gaia, Iritzi artikulua, Iritzia, Lan-proposamenak, liburuak, Literatura, Literatura eskolan, Sorkuntza, Zientzia, Zinema, Zinema kritika atalean publikatua | , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi