Zein da nabigatzailerik azkarrena?

Irakasle honek ikasleoi Mozilla Firefox euskaraz erabiltzeko eskatzen dizue + Euskalbar + Xuxen gehigarriak.

Noiz edo noiz azken bertsioa eguneratzeko ere esaten dizue eta beharrezko gehigarriak bakarrik erabiltzeko, ez gehiago.

Ikasle askok, dena den, nahiago izaten duzue Chrome edo Internet Explorer Firefox baino. Chromezale batek baino gehiagok esan didate Chrome dela nabigatzailerik onena, azkarrena.

Onera zein den eztabaidatzea zaila da; batekin ohituz gero, horixe ematen du politena, azkarrena. Askotan gu horrekin trebeago garela da kontua, ez besterik.

Librezale.org taldeko Assar goitizeneko euskal blogosferako ezagun batek diseinu politena zein den eztabaidatu ez baina nabigatzailerik azkarrena zein den neurtzen ibili da.

RAM memoria kontsumoak neurtu ditu eta, argi dago, zenbat eta memoria gehiago behar orduan eta motelago iritsiko da nabigatzailea iritsi beharreko helmugara. Irakurri gehiago  (<< egin klik!). Azkena (<< egin klik!)

Irabazlea, alde handiarekin, FIREFOX, (argazkia By AngMoKio CC-BY-SA-3.0 (www.creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0) or GFDL (www.gnu.org/copyleft/fdl.html), via Wikimedia Commons

Chrome motelagoa da (argazkia By AngMoKio CC-BY-SA-3.0 (www.creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0) or GFDL (www.gnu.org/copyleft/fdl.html) via Wikimedia Commons

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Uncategorized atalean eta , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Zein da nabigatzailerik azkarrena? -ri

  1. assar-k dio:

    Kaixo Gorka. Gauzatxo bat, ez dut neurtu zein nabigatzaile den azkarrena, baizik eta zeinek kontsumitzen duen RAM memoria gehiago. Hurrengo batean nabigatzaileen abiaduraren neurketaren inguruko beste artikulu bat idatzi nahi dut, ea denborarik ateratzen dudan.

    Atsegin dut

    • gorkaazk-k dio:

      Bai, zure artikulua irakurrita, ikusten da RAM memoria kontsumoari buruz ari zarela.

      Dena den, nire informatika senak esaten dit arinena, RAM memoria kontsumo gutxien daukana, azkarrena ere izango dela. Ikusiko dugu ea datorren zure hurrengo artikulu horrek hipotesi hau baieztatu edo atzera botatzen duen. (Nago nire ikasleei interesatzen zaien bakarra horixe dela, ea zein den azkarrena).

      Mila esker artikuluengatik eta blog xume honi eskainitako arretagatik 😉

      Atsegin dut

Utzi iruzkina