Agur EgunsentiEderra!

Urak dakarrena urak daroa.

Ikasturte berria eta lanabes informatiko batzuk -betikoak, bloga, wikia– berriztatzeko garaia ere badela pentsatu dut. Aurreko ikasturtean  Karabezu mendia ikusten genuen Leioa-Erandio Campusetik harago. Aurten, Artaza-Romo ikastetxean, ura zeharkatzeko bide edo zubi berri bat topatu dugu. Proiektu berrietan murgildu beharko zaharrak ahaztu barik…

Agun Barandiaran BHI!

crossing_stepping_stones_in_bolton_abbey_-_england

 

Euskara ikastetxeetan atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Logroñoko piszinetan ere “Los cuarenta principales”! (Musikaren inposaketaz)

Kinka

Instalazio ederrak Logroñoko piszinakoak: txiribuelta askoko hiru txirrista erraldoi, aldagela garbi eta erosoak, bazkatzeko gogoa ematen duen belardia, itzal ederra eskaintzen duten zuhaitzak… Eta hainbat ordutan zehar, bozgorailu guztietatik, Los Cuarenta Principales. Rhianna, Justin Bieber, Katy Perry, Lady Gaga eta abar. Ez oso baxu, hor geunden den-denok ondo entzun genezan. Siesta orduan ere bai, aykejoderse.

Ez da lehenengo aldia behartuta sentitzen naizela musika entzutera, eta Gasteiztik bertatik atera gabe. Ez naiz hitz egiten ari taberna batez edo diskoteka batez, non, nik nahi badut, hanka egin ahal dudan. Inposaketa urrutira heltzen da: osasun sistema publikoan ere egokitu zait niretzat desatsegina den musika agoantatu behar izatea! Alde Zaharreko anbulatorioan Kiss FM jartzen digute, egun osoan zehar, gure txandaren zain gauden gaixooi. Bai, ondo irakurri duzu, Kiss FM. Ez naiz ni anbulatorioan musikarik ez jartzeko formalki eskatu duen bakarra, behin baino gehiagotan (eta alferrik, esan gabe doa). Beste adibide bat:…

View original post 297 more words

Euskara ikastetxeetan atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Search Zientzia Kaiera Zergatik ditu egunak 24 ordu eta orduek 60 minutu?

Estitxu Txurruka eta Jesus Mari Txurruka

Egin dezagun atzera 5.200 urte inguru eta koka gaitezen sumertarrak idazten eta kontatzen hasi omen ziren garaian. Mesopotamian idazkera kuneiformea erabiltzen zen eta zenbakietan kokapen bidezko notazioa erabiltzen hasi zen lehen aldiz. Kokapen bidezko notazioan zenbakiak zutabeka antolatzen dira, eta zenbaki erromatarrek ez bezala, sinbolo (zenbaki) batek hartzen duen balioa magnitude-ordenaren araberako kokapenarekin aldatzen da.

1. irudia: Sumertarrak munduko lehen zibilizaziotzat hartuak dira. Hauek sistema duodezimala (12an oinarrituta) eta sexagesimala (60an oinarrituta) erabiltzen zuten zenbatzeko. 1. irudia: Sumertarrak munduko lehen zibilizaziotzat hartuak dira. Hauek sistema duodezimala (12an oinarrituta) eta sexagesimala (60an oinarrituta) erabiltzen zuten zenbatzeko.

Guk kontatzeko erabiltzen dugun sistema hori berberori denez, adibide batek balioko digu esaten ari garena azaltzeko eta erraz ulertzeko. 2 zenbakiak balio desberdina hartuko du, batekoen tokian, hamarrekoenean, ehunekoenean, milakoenean edo bestelakoetan kokatzen bada. Horrela 2.222 zenbakia denok irakurriko dugu bi mila berrehun eta hogeita bi, nahiz eta sinbolo berbera (2a) lau aldiz agertu. Konparatu MMCCXXII notazio erromatarrarekin. Edozein eragiketa aritmetiko egiteko, kokapen bidezko notazioak abantaila handiak eskaintzen…

View original post 691 more words

Euskara ikastetxeetan atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2015-2016 ikasturteko kronika – beste eredu bat –

Ikasle baten ikasturte amaierako kronika (ASR -DBH-4B)

2015-2016 ikasturteko KRONIKA

Maiatzeko azken egunak ailegatu dira eta azken epea gure eskuekin ukitzen ari gara. Azken esfortzua egin behar dugu notarik hoberena eskuratzeko.

Historia

Txomin Aresti eskolatik nator. Ikastetxe horretan Lehen Hezkuntza ikasi nuen eta kontzeptu asko hartu nituen nire bizitzarako baliagarriok izan direnak.

DBHra ailegatzerakoan 1BD gelan egon nintzen eta ikaskide berberekin egon naiz 4 urteetan, berri batzuk etorri eta beste batzuk joan baina klaseak, talde nagusiak, 4 urtez iraun egin du. Pena itzela ematen dit, hurrengo urteko banaketak.

Aurreko urtean, 3B klasean egon nintzen. Asier Puente gure tutorea izan zen, heziketa fisikoko irakaslea.

Hainbatek, DBH-4, DBH-3 baino errazagoa dela esaten dute. Nire ustez, ez da horrela. DBH-4n hainbat kontzeptu berri ematen dituzu eta ikasteko askoz zailagoak dira. Ez dauka parekorik DBH4 eta DBH3rekin konparatuta!

Hainbatek, Barandiaraneko insitutuan bikainak oso erraz ateratzen direla esaten dute. Baina, hori hemen ez daudelako esaten dute. Bikainak ateratzea, institutu guztietan kostatzen du, baina asko ikasiz lor ditzakezu. Hori ez zait batere normala iruditzen. Gero, gure institutukoek selektibitatean nota hobeak ateratzen dituzte. Nire ustez, kontzeptuak berdinak dira, bai institutu batean bai bestean. Adibidez, hurrengo urtean Mertzedariaseko ikasle askok, gure instititura etorriko dira batxilergoa egiteko. Hor ikusiko dute, gure institutuko zailtasun-maila.

Instutura ailegatzerakoan, hainbat ikasle ezagutu nituen. Batzuk Altzagatik, beste batzuk San Bartolometik eta beste batzuk Txomin Aresti eskolatik gentozen. DBH-1ean hainbat jenderekin harreman estuak eduki nituen, lehen hitz bat ere ez ez genuen esaten elkarri. Aurten ere, hainbat pertsona ezagutu ditut. Askartzatik etorritako 3 eta errepikatu duen bat. Oso ona da denontzat, harreman berriak edukitzea eta jende desberdinekin harremanak edukitzea. Horrek, konfiantza ematen dizu.

Nire klaseko ordezkaria, ni neu naiz. DBH-1ean, DBH-2an, DBH-3n eta DBH-4n ordezkaria izan naiz. Ordezkaria bozketa baten bidez aukeratzen da. Urte guztietan, nire izena izan da gehien idatzi dena. Horregatik, 4 urtez ordezkaria izan naiz. Lehen hezkuntzan ere, ordezkaria izan nintzen 4. eta 6. mailetan. Lehen hezkuntzako 5. mailan, ordezkariordea izan nintzen. Ordezkaria izatea, lan gogorra da batzuetan eta beste batzuetan gauza oso dibertigarria. Bakoitzak bere klasearen betebeharrak jakin behar ditu eta haien pentsamenduak jakinarazi beste irakasleenganako kexak tutoreari esateko edo haien arteko liskarrak ezagutu behar ditu, tutorearekin hitz egiteko eta harekin konponketa bat bilatzeko edo sortzeko.

AZALPEN TESTUAK

Jendaurreko ahozko aurkezpen bakar bat egin dut aurten ikasturte osoan zehar. Manuel Larramendiri buruzkoa. Nire klaseko kide gehienek ere ahozko aurkezpen bakarra egin dute. Euskarako liburuko literaturaren idazleei buruzkoak ziren. Pertsona lotsatia naiz eta ez dut asko parte hartzen. Baina, zerbait galdetzeko edo zerbait erantzuteko beti parte hartzen dut. Adibidez, ariketak egiterakoan, Gorkak nik zuzentzeko esaten duenean, nik ariketa zuzentzen dut eta beste batzuetan, beste batek erantzuna ez dakienean, nik, baldin badakit, erantzuna ematen dut, eta askotan ondo dago, bestela Gorkak zuzentzen dit eta horrela gehiago ikasten dut.

Ikasgela – taldea

Urte honetan, klaseko giroa ez da batere ona izan. Gatazka asko egon dira batzuen artean eta horrek txandak ez errespetatzea, erantzun txarren bat ematean barre egitea… Kurtsoaren amaieran, maiatzaren amaieran-edo, gure harremanak hobetu egin ziren. Orain normal gaude eta klase moduan ondo moldatzen gara, tentsioa bukatu da eta orain umorea dago eta txandak ondo errespetatzen dira.

Ikasgelan, beti euskaraz hitz egiten dut. Batzuetan, klasetik kanpo ere euskaraz hitz egiten dut. Nire amamarekin beti euskaraz hitz egiten dut bera Gasteizekoa delako.

Ikasgelan adi egoten naiz. Beti adi egotea ezinezkoa da. Askotan, adi egon naiz baina egun batzuetan, ezinezkoa da adi egotea. Egun txarra daukazulako, azterketa daukazulako…. Baina gehienetan, adi egoten naiz eta ekarpenak egiten ditut.

Irakurmena

Aurten 3 liburu irakurri ditugu euskara arloan. Liburu bat ebaluazio bakoitzeko. Gehien gustatu zaidan liburua, Miren Agur Meaberen Zer da, ba, maitasuna? liburua izan da. Nirekin gehien identifikatzen dudan liburua da. Liburu guztiak irakurri ditut eta ulertu egin ditut. Gero, nire lehengusina txikiarekin, beste liburu bat ere irakurri nuen. Beti, apirilaren asteburu batean, osaba-izeko oporretara joaten dira eta lehengusinari liburu bat irakurri behar diot. Asko gustatzen zaio euskarazko liburuak. Eta gehien gustatzen zaion gaia Athletic da.

Klasean, testu batzuk irakurtzen ditugu. Gero, hitzak kontatzen ditugu eta kronometroarekin zenbat hitz minutuko irakurri dugun kalkulatzen dugu. Oso ondo iruditzen zait. Horrela, gure kapazitatea neurtu ahal dugu eta gure irakurmen abilidadea jakin ahal dugu.

Metodologia

Niri, benetan, Gorkaren metodologia oso ondo iruditzen zait. Hainbat pertsonak esaten dute Gorkaren metodologia ez dela ona. Nire ustez, metodologiarik onena da. Selektibitatean, idazlan ariketa bat eta ulermen ariketa bat eskatzen dizute. Gorkarekin idazlanak eta ulermenak egiten ditugu. Ariketa asko ere egiten ditugu baina idazlanak egitea metodologiaren atal izarra da. Urtero hobetzen dut. Urte honetan ere asko hobetu dut. Juntagailuak ondo erabiltzen eta ez errepikatzen ikasi dut. Hainbat, hitz berri eta beste hainbat esamolde berri ere ikasi ditut. Karabezuko orrialdean, gure koaderno digitaleko orrialdean, hainbat pertsonari ekarpenak egin dizkiet eta idazlanak zuzendu egin dizkiet. Oihane eta Estibalizen ‘entrenatzaile pertsonala‘ naiz eta haien idazlanak zuzentzen aritu naiz. Irakasleak, behin eta berriro errepikatu du horrelako kooperazio-lanak kalifikazioetan saritzen dituela.

Blog bat egitea oso erraza izan zen. Sarrera asko dauzkat blogean Lehen Hezkuntzako 5. mailan bloga sortu nuen eta sarrera asko dauzkat orain.

Urte honetan egin dudan idazlanik onena azpitituluen idazlana izan da dudarik gabe. Asko kostatu zitzaigun Inside Out filmari azpitituluak jartzea, gaztelaniatik euskaratu behar genuelako. 4 kideen artean itzuli genuen baina, guztira 60.000 karaktere baino gehiago egin genituen lauron artean.

Autoebaluazioa

  • Testuak egituratzen hobetu dut, juntagailuak hobeto erabiltzen ikasi dut eta horrela testu onak egitea lortu dut. Zuzentzaile ortografikoa, “Xuxen´´, erabiltzen ikasi dut Gorkarekin egon naizen 3 urteetan. Baita, behar denean, Euskalbar ere bai.
  • Bi bakarrizketa eta bi ahozko aurkezpen egin ditut. Ahozko aurkezpenak kalitate onekoak egin ditut. Uste dut azalpen onak eman ditudala ahozko aurkezpenetan eta nire ikaskideek nire ahozko aurkezpenekin zerbait ikasi dute seguru. Bigarren ahozko aurkezpena, lehenengoa baino hobea izan zen. “Larramendi´´-ren ahozko aurkezpena oso ondo egin nuen eta guztiek zerbait ikasi zuten, gero hainbat galdera egin zizkidatelako.
  • Klasean adi egon naiz. Beti adi egotea ezinezkoa da baina gehienetan adi egon naiz eta parte hartu egin dut askotan. Euskaraz hitz egiten saiatu naiz patioan ere. Nire amamarekin beti euskaraz hitz egiten dut eta arrebarekin ere bai, EGA atera nahi duelako eta mesedez eskaraz hitz egiteko eskatu didalako. Elkarrizketetan, aktiboa izaten saiatu naiz eta uste dut lortu dudala.
  • Gorkak edo nire ikaskideren batek ahozko aurkezpen bat egiten duenean, nik beti entzule aktibo moduan aritzen naiz. Eta batzuetan gaia interesgarria denean, zerbait galdetzen diet gaiari buruz, zerbait gehiago ikasteko.
  • Aurten ez gara liburutegira joan baina hiru liburu irakurri ditugu. Irakurri ditugun liburuetatik, Miren Agur Meaberen Zer da, ba, maitasuna? liburua izan da gehien gustatu zaidana. Gero, testu-liburuko gai bakoitzean, testu bat geneukan irakurtzeko eta kronometratzeko. Nire onena eman dut eta azkar irakurtzen eta testua ulertzen saiatu naiz.
  • Kooperazioa. Nik, Esti eta Oihaneren entrenatzaile pertsonala naiz eta haien lanak zuzentzen aritu naiz. Beste hainbat pertsonen lan koadernoak begiratu ditut eta ekarpenak eta zuzenketak egin ditut, bai DBH-4koei baita DBH-3koei ere. Oihane eta Estirekin hainbat egunetan hitz egin dut nire idazlanak zuzentzeko eta haiek niri ere zuzenketak eskatzen didate eta elkarri zuzentzen dizkiogu idazlanak.
  • Klasean konektatuta egon naiz eta parte hartzen saiatu egin naiz. 5S metodologia askotan aplikatu egin dut. Gorkarekin DBH1, DBH3 eta DBH4n egon naiz eta 5S metodologia gehienetan aplikatzen dut. Klasean lan giroa sustatzen dutenetarioa naiz. Lan egitea gustatzen zait, eskolara horretara, lanera, joaten garelako.

Kalifikazioa

Kurtso honetan, oso gogor aritu naiz lanean euskara arloan. 10 bat merezi dudala uste dut. Nire lana bikaina izan delako. Hainbat idazlan leku oso famatu batean argitaratu ditut. Wikipediara 5 idazlan igo ditut eta 30.000 karaktereetako erronka luze gainditu dut; karaktereak hirukoiztu egin ditut. Kalitate oneko idazlanak egin ditut eta lanean aritu naiz klasean ariketak egiten. Gorkak bidalitako 3 liburuak irakurri ditut eta azterketa bikainak egin ditudala uste dut. Idazlanetan ez ditut akats asko eta horrek euskara maila hobetu dudala esan nahi du. Urte honetan, hainbat gauza ikasi ditut. Juntagailuak hobeto erabiltzen eta gramatikako hainbat atal hobetu ditut. Testuaren egituraketa ere hobetu egin dut eta horrek balorazio positibo bat merezi du. Nire idazlanak mamitsuak izan direla uste dut.

Nire klaseko 4 pertsona, pelikula baten azpitituluak euskaratzen ibili gara 2 hilabetez. Lan handia izan zen. Bakoitzak 22.000 karaktere egin genituen azpitituluak euskaratzen eta guztira 88.152 karaktere zirelako. Nire lanik onena izan da kurtso honetan. Argitaratuko dugu eta azken asteetan, Gorkari klasean jartzeko eskatuko diogu.

1 ebaluazioan, 9 lortu nuen. 2 ebaluazioan 10 eta espero dut 3 ebaluazioan ere nota mantentzea eta 10 bat lortzea.

DBH-3ko azken ebaluazioan, 10 bat lortu nuen. Orain, DBH-4n hirugarren mailan egindakoa bikoiztu egin dut eta hainbat gauza estra gehiago egin ditut. Uste dut 10 merezi dudala eta lan bikaina egin dudala urte honetan. Hurrengo urterako prest nago euskara arloan gehiago hobetzeko eta berriro ere bikaina ateratzeko!

Ikasleek idatzitakoak, Txostena atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

2016. urteko ‘uzta’.

Egin klik >>Hementxe<< eta >>hemen<<

Argitaratzeraino eraman dituzuen idazlanetan bakarrik zenbatu ditut argitaraturiko karaktereak. Lan horietan ez zarete erdiko bidean geratu. Zirriborroak hobetu dituzue eta idazlana argitaratzeraino burutu duzue.
Baina egia esan, beste lan bikain batzuk ere egin dituzue, blogak, bideoak, etab.

Komentatu genuen, blogen artean, balio erantsi moduko bat izaten dutela blog monografikoek; gai jakin bakar bati buruzko blogek. Esate baterako, Iñigok, 4Ako ikasleak, leku bereziki eder eta interesgarrien bloga sortu du. Estetikoki ederra. (Blog formatuan irudiek sekulako garrantzia dute). Leire I. ikasleak, 3E taldeko ikasleak, gai akademikoago bat hautatu du: kosmologia. Hortxe argitaratu duzue euskal blogosferan gustuko musika talde bati buruzko bloga, gastronomia bloga… Oraingoz, 4 blog monografiko detektatu ditut bakarrik: 4/111. Nire ikasleetatik % 3,6k bakarrik animatu da blog monografiko bat egiten. (Egia esan, ez da aurtengo uzta inoiz jaso dudan uztarik onena, baina saiatu zatenok, zorionak eta eutsi goiari! ).

[Nik aipatu ez dudan ikasleren blog bat ezagutzen baduzue, mesedez esaidazue ahalik eta azkarren].

  • Horrelako blog bat elikatzen duen ikasleak, bere gustuko gaiari buruz ikasteaz gain, hizkuntzak eta beste kontu batzuk ere landuko ditu. Nik uste.

Idazlanak.

Aurten egin dituzuen idazlanetatik, aipamen berezia merezi du Inside Out filmaren azpitituluen euskaraketa. Lan hori egin dutenek bakarrik dakite lan hori ze erraldoia izan den. (88.000 karaktere baino gehiago, azkenean). Mila esaldi baino gehiago. Eta lagunarteko erregistroa batzuetan, itzultzerakoan, horixe izaten da euskaratzeko zailena. Horrelako lan bat egin duenak, gero, beste begi batzuekin ikusiko du zenbait boluntario euskaldunek, musu truk, egiten ari diren lan erraldoia.

Aurten Barandiaran BHIko DBH4B taldeko lau ikasle horiek bere aletxoa gehitu diote azpitituluak.com proiektuari. Bejondeizuela!

Wikipedia kontuei dagokionez, aurten, eu.wikipedia.org horrek ‘fitxaje’ berri bikain batzuk egin ditu. Aipamen berezia merezi dute, nik uste, DBH3ko Asierrek eta Aimarrek. Elkarri lagunduz, elkar motibatuz, lan bikainak burutu dituzte. Beren lehen urtea nirekin eta, hala eta guztiz ere, bion artean, lan itzelak eu.wikipedia.org proiektu horretan laguntzeko. Aurten zuzendu ditudan wikipediako artikuluen artean Paul Erdősi buruzkoa izan da nire gustukoena, behar bada.

Ez ditut hemen zuen idazlan bikain guztiak aipatuko. ZuZeu horretara, aurten, artikulu bakarra kargatu duzue, (zorionak Ainhoa!). Horretan ere, uzta hobea izan zen iazkoa… Baina tira! Ez gara kexatuko.

Zorionak “ohorezko koadro” horretan zure izena topatu duzuen guztiei eta baten bat ahaztu bazait, barkatu, mesedez, (eta esaidazue ahalik eta azkarren, kontua konpontzeko!).

Ikusi duzuen legez, 10 bat ateratzeko langa nahiko altu jarri duzue. Itsusi geratzen da ebaluazio bilera batean irakasle batek 10 asko jartzea batez ere alboko batek batere jarri ez badu. Baina jarri ditudan 10 batzuk, gehienak nire ustez, motz geratu dira.

Batzuk batxilergorako sarrera lortu duzue aurten beste batzuk DBH amaitzeko ikasturterako sarrera. Zorionak!

Ikasleek idatzitakoak atalean publikatua | , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi