2016. urteko ‘uzta’.

Egin klik >>Hementxe<< eta >>hemen<<

Argitaratzeraino eraman dituzuen idazlanetan bakarrik zenbatu ditut argitaraturiko karaktereak. Lan horietan ez zarete erdiko bidean geratu. Zirriborroak hobetu dituzue eta idazlana argitaratzeraino burutu duzue.
Baina egia esan, beste lan bikain batzuk ere egin dituzue, blogak, bideoak, etab.

Komentatu genuen, blogen artean, balio erantsi moduko bat izaten dutela blog monografikoek; gai jakin bakar bati buruzko blogek. Esate baterako, Iñigok, 4Ako ikasleak, leku bereziki eder eta interesgarrien bloga sortu du. Estetikoki ederra. (Blog formatuan irudiek sekulako garrantzia dute). Leire I. ikasleak, 3E taldeko ikasleak, gai akademikoago bat hautatu du: kosmologia. Hortxe argitaratu duzue euskal blogosferan gustuko musika talde bati buruzko bloga, gastronomia bloga… Oraingoz, 4 blog monografiko detektatu ditut bakarrik: 4/111. Nire ikasleetatik % 3,6k bakarrik animatu da blog monografiko bat egiten. (Egia esan, ez da aurtengo uzta inoiz jaso dudan uztarik onena, baina saiatu zatenok, zorionak eta eutsi goiari! ).

[Nik aipatu ez dudan ikasleren blog bat ezagutzen baduzue, mesedez esaidazue ahalik eta azkarren].

  • Horrelako blog bat elikatzen duen ikasleak, bere gustuko gaiari buruz ikasteaz gain, hizkuntzak eta beste kontu batzuk ere landuko ditu. Nik uste.

Idazlanak.

Aurten egin dituzuen idazlanetatik, aipamen berezia merezi du Inside Out filmaren azpitituluen euskaraketa. Lan hori egin dutenek bakarrik dakite lan hori ze erraldoia izan den. (88.000 karaktere baino gehiago, azkenean). Mila esaldi baino gehiago. Eta lagunarteko erregistroa batzuetan, itzultzerakoan, horixe izaten da euskaratzeko zailena. Horrelako lan bat egin duenak, gero, beste begi batzuekin ikusiko du zenbait boluntario euskaldunek, musu truk, egiten ari diren lan erraldoia.

Aurten Barandiaran BHIko DBH4B taldeko lau ikasle horiek bere aletxoa gehitu diote azpitituluak.com proiektuari. Bejondeizuela!

Wikipedia kontuei dagokionez, aurten, eu.wikipedia.org horrek ‘fitxaje’ berri bikain batzuk egin ditu. Aipamen berezia merezi dute, nik uste, DBH3ko Asierrek eta Aimarrek. Elkarri lagunduz, elkar motibatuz, lan bikainak burutu dituzte. Beren lehen urtea nirekin eta, hala eta guztiz ere, bion artean, lan itzelak eu.wikipedia.org proiektu horretan laguntzeko. Aurten zuzendu ditudan wikipediako artikuluen artean Paul Erdősi buruzkoa izan da nire gustukoena, behar bada.

Ez ditut hemen zuen idazlan bikain guztiak aipatuko. ZuZeu horretara, aurten, artikulu bakarra kargatu duzue, (zorionak Ainhoa!). Horretan ere, uzta hobea izan zen iazkoa… Baina tira! Ez gara kexatuko.

Zorionak “ohorezko koadro” horretan zure izena topatu duzuen guztiei eta baten bat ahaztu bazait, barkatu, mesedez, (eta esaidazue ahalik eta azkarren, kontua konpontzeko!).

Ikusi duzuen legez, 10 bat ateratzeko langa nahiko altu jarri duzue. Itsusi geratzen da ebaluazio bilera batean irakasle batek 10 asko jartzea batez ere alboko batek batere jarri ez badu. Baina jarri ditudan 10 batzuk, gehienak nire ustez, motz geratu dira.

Batzuk batxilergorako sarrera lortu duzue aurten beste batzuk DBH amaitzeko ikasturterako sarrera. Zorionak!

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Ikasleek idatzitakoak atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina