Irakasle, nola tratatuko duzu Pariseko sarraskia zure ikasle musulmanarekin? (Guraso, eta zuk zure seme-alabekin?)

Amelia Barquínen blogetik (Kinka – Zapia buruan eta ibili munduan) hona ekarria:

Kinka

Kulturarteko hezkuntza delakoa zer den eta zer ez den albo batera utziko dut oraingoan, baina zerbait baldin bada, bihar eta aste honetan Pariseko sarraskiaz gelan hitz egitea da. Bai, zure gelan.

Elkarrizketa bat Charlie Hebdoren sarraskiaren ondoren

DBHko 1. mailaren gela batean irakaslea (Josune) eta ikasle musulman baten (Rachid) elkarrizketa, Charlie Hebdoren hilketen ondoren:

-Josune: Nik uste dut ezin duzuela horrela jokatu; atentatu horiek denen kontra itzultzen dira, zuen kontra ere bai. Hori ez da desberdintasunak tratatzeko modua, bizitzak balio handia dauka.
-Rachid: Eta diskriminazioa, zer? Gu diskriminatuta gaude gizarte honetan. Ez gaituzte berdin tratatzen, eta gure erlijioa ez da errespetatzen…
-Josune: Diskriminazioak ez du atentatua justifikatzen. Jendea horrela hiltzea ez da konponbidea, ez zara konturatzen?
-…

Zer ari da irakaslea esaten?

Elkarrizketa erreala da eta ados sentituko gara irakasleak adierazten dituen hainbat edukirekin, baina pasarte hori hona ekarri dut ilustratzeko batzuetan –konturatu gabe– gu (kultura kristauko irakasleok) non kokatzen…

View original post 444 more words

gorkaazk -ri buruz

Irakaslea-edo.
Post hau Euskara ikastetxeetan atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina